Kide agurgarriak,
Urtea hastearekin batera, zuengana jotzen dut berriro, lehenik eta behin, 2024a zoriontzeko. Proiektu profesionalak eta pertsonalak garatzeko ilusioz eta energiaz beteriko urtea izatea espero dut.
2024 honetan, nire konpromisoa eta Gobernu Batzordearena berritu nahi ditut, helburu hauekin lan egiten jarraitzeko: intrusismoaren aurka borrokatzea, lanbidea eta profesionalak defendatzea eta komunikabideetan nahiz herritarrentzat ikusgarritasuna mantentzea.
Alde horretatik, hainbat eremutako erakunde publikoekin bilera ugari egin ditugu, eta etorkizunerako gehiago aurreikusita ditugu, baita kanpo-komunikazioko jarduera eta proiektuak ere.
Intentsitate berarekin jarraituko dugu etengabeko prestakuntza eta beste jarduera batzuk eskaintzen, hori guztia doakoa, Gobernu Batzordearen filosofiarekin bat etorriz, zeina Elkargoaren funtsak elkargokideen mesedetan itzuli behar direla den.
Jakingo duzuenez, azken urteotako inflazio metatua handitzeak pertsonalaren eta Elkargoaren egitura mantentzearen gehikuntza proportzionala ekarri du; halaber, Psikologia Kontseilu Nagusiari elkargokide bakoitzarengatik egiten diogun ekarpena, prestakuntza-ikastaroetarako aretoak alokatzearen kostua, etab…, baina, Elkargoaren kudeaketa ekonomikoa are gehiago optimizatzeko ahalegina eginda, aurten elkargokide kuota ez handitzea erabaki dugu.
Laster, lehen seihilekorako programatutako ikastaroekin hasiko gara, hainbat eremu interesgarri jorratuz, kalitate zientifikoa bilatuz eta ahal den neurrian tokiko talentua sustatzen saiatuz.
Bide batez, ikastaroetan izena ematen duten pertsonei gogorarazi nahi dizuet, ikastaro ia guztietan ematen den eskaera handia eta sortzen den itxaron-zerrenda dela eta, elkargokideen betebeharra dela aldez aurretik jakinaraztea etortzerikez izatekotan. Ez litzateke bidezkoa izango gainontzeko kideak prestakuntzaz gozatu ezinik geratzea adeitasun ezagatik, bertaratzea bertan behera uzteko abisatzen ez delako. Ikastaro bakoitzak ahalegin handia eskatzen du Elkargoaren antolakuntza eta ekonomian.
Gogorarazten dizuet Psikologiako arlo desberdinetako lantaldeak daudela, ezagutza partekatzeko aukera emateaz gain, interes berdinak dituzten beste kide batzuk ezagutzeko aukera ematen dutenak. Adi egon deialdiekin.
2023ko Gabonetako Loteriarekin, jokatutakoa irabazi dugu! Elkargokide bakoitzak euro bateko partaidetza zuen. Hurrengo kuotan elkargokide bakoitzeko irabazitako euroa kenduko dela erabaki dugu.
Poztasun handiz azpimarratu nahi dudan gertaera positibo bat da 2023an nabarmen murriztu dela Elkargoan jasotako salaketen kopurua. Alderdi deontologikoetan zaintza mantentzera animatzen zaituztet, egiten ari zareten bezala. Ez ahaztu kontsulta-zerbitzuaren formulario bat daukazuela eskura, Deontologia Batzordeari laguntza eskatzeko zuen praktika profesionalean izan dezakezuen edozein zalantza etikoren inguruan. Beraz, web orrian eskuragarri dauden "dilema deontologikoak" goiburupean dauden batzorde deontologikoaren aldizkako argitalpenak modu erregularrean kontsultatzera animatzen zaituztet. Gai horietan, prebentzioa funtsezkoa da.
Dekanoa naizenez, Gobernu Batzordearen balioak ere helaraziz, nire konpromisoari eusten diot zuen beharrizanak entzuteko eta prestakuntza eta laguntza baliabideak jartzen saiatzeko, zuen lana hobeto egin ahal izan dezazuen.
Azkenik, idatzi honen bidez agur bero bat bidaltzen dizuet, 2024an PEOak antolatuko dituen jardueretan elkar ikusiko garelakoan.
Sonja Massimo
Dekanoa Gobernu Batzordearen ordezkaritzan
01
02, 24