Kargatuz...
Mesedez itxaron pixka bat.

Menua

943 278 712

donostia@cop.es

Albisteak

HasieraAlbisteak
HasieraAlbisteak
  • TEKNIKA GRAFIKOETAN PRESTAKUNTZA-image-3
  • TEKNIKA GRAFIKOETAN PRESTAKUNTZA-image-4
  • TEKNIKA GRAFIKOETAN PRESTAKUNTZA-image-5
  • TEKNIKA GRAFIKOETAN PRESTAKUNTZA-image-6

TEKNIKA GRAFIKOETAN PRESTAKUNTZA

publicado en Gipuzkoako PEO por Colegio Oficial de Psicología

Joan den martxoaren 28an, gure egoitzan Teknika Grafikoei buruzko bigarren ikastaro bat egin zen, UPV/EHUko Haur Psikodiagnostikoko irakasle den Carmen Magantoren eskutik.

Teknika Proiektibo Grafikoek nortasuna norbanakoak berak ekoitzitako materialen bidez aztertzeko aukera ematen dute, eta, marrazkietan egiten dituen proiekzioen bidez, bere barne-mundurako sarbidea errazten dute. Oraingoan, Animalia baten Marrazkiaren Testean zentratu zen formazioa.

Animaliak ohiko elementu sinbolikoak dira kultura guztietan. Artearen bidez, ipuinetan edo eguneroko hizkuntzan, animaliak erabiltzen ditugu giza ezaugarriak sinbolizatzeko. Horregatik, animalia-irudiak erabiltzeak proiekzioa errazten du, eta Animalia baten Marrazkiaren Testa ebaluazio psikologikoan erabiltzen den tresna da, alderdi emozionalak eta pertsonaren nortasunarenak aztertzeko.

Saioak teknika honen interpretazioan sakontzeko aukera eman zien bertaratutakoei.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Maganto irakasleari bere dedikazioagatik eta parte-hartzaile guztiei prestakuntza baliotsu honetan erakutsi duten interesagatik.

 

 

Gehiago irakurri

01 Api, 25
YOUTUBEn JADA "RODRIGO SE FUE A OTRO LUGAR" IPUINAREN AURKEZPENA

YOUTUBEn JADA "RODRIGO SE FUE A OTRO LUGAR" IPUINAREN AURKEZPENA

publicado en Gipuzkoako PEO por Colegio Oficial de Psicología

Pasa den martxoaren 13an Daniela Corao eta Bárbara Milaren "Rodrigo se fue a otro lugar" ipuinaren aurkezpena izan genuen Elkargoan, non liburuaren egileetako batek, Daniela Corao elkargokideak, migrazio-doluaren inguruan hitz egin zigun.

Ekitaldia Mireia Centenok dinamizatu zuen, Elkargoko Hezkuntza Psikologia Arloko arduraduna dena.

 

RESEÑA "RODRIGO SE FUE A OTRO LUGAR":

El cuento infantil titulado “Rodrigo se fue a otro lugar” aborda el duelo migratorio desde una perspectiva psicológica y cultural. Este cuento ha sido diseñado como un puente entre las familias y los/as profesionales que trabajan con población infantil, ofreciendo una manera sencilla y efectiva de comprender y trabajar este proceso emocional.

AUTORAS: BÁRBARA MILA Y DANIELA CORAO

Bárbara y Daniela son Psicólogas sanitarias y perinatales, con 14 años de experiencia en la atención psicológica de niños/as, adolescentes, adultos/as y familias. Son venezolanas de nacimiento, han creado una línea de investigación llamada “Maternar lejos de casa“, con congresos en Venezuela, Francia y España, y publicaciones en España. A partir del trabajo en la consulta de psicoterapia han visto la necesidad de acompañar a las familias en el duelo migratorio, ayudando a poner palabras al proceso de adaptación de madres, padres y de la infancia.

Este cuento creado en migración, Bárbara desde Ecuador y Daniela desde España, quiere servir de apoyo en el largo viaje que muchas familias viven.

Gehiago irakurri

25 Mar, 25
COPGI SARIEN III. EDIZIOAREN EBAZPENA

COPGI SARIEN III. EDIZIOAREN EBAZPENA

publicado en Gipuzkoako PEO por Colegio Oficial de Psicología

Epaimahaiak ebaluazioa egin ondoren, hauek dira III. COPGI Sarien irabazleak:

 

1. saria:  “SHARENTING”: UN FENÓMENO QUE DEJA HUELLA

2. saria: EL IMPACTO PSICOLÓGICO DE LAS REDES SOCIALES EN LA CONSTRUCCIÓN DE LA IDENTIDAD DIGITAL

Ohorezko saria: ONLINE PORNOGRAFIA BERRIAREN ERAGINA HAURREN ONGIZATEAN: ALDAGAI AFEKTIBOAK ETA ERREGULAZIO EMOZIONALA

Gehiago irakurri

18 Mar, 25
2025eko BATZAR OROKORRERAKO DEIALDIA

2025eko BATZAR OROKORRERAKO DEIALDIA

publicado en Gipuzkoako PEO por Colegio Oficial de Psicología

BATZAR OROKORRERAKO DEIALDIA

Data:         2025eko apirilak 11
Ordua:      Lehen deialdia 12,00etan
                  Bigarren deialdia 12,30etan
Tokia:       Elkargoaren egoitza. Donostia.

EGUNEKO GAI ZERRENDA

  1. 2024. urteko Batzar Orokorrari buruzko akta irakurtzea eta onespena ematea.
  2. 2024. urteko jarduerak biltzen dituen memoriaren aurkezpena.
  3. 2024. urteko diru-kontuen balantzeari buruzko informazioa eta onarpena.
  4. 2025. urteko aurrekontuen aurkezpena eta onespena.
  5. 2024. urteko jardueraren auditoretza txostenaren aurkezpena.
  6. Batzorde Deontologikoa: Ainhoa Villanueva Gorgolas Andrearen kargu-uztea. 
  7. Langabezian dauden profesionalentzat Elkargoko kuotaren zenbatekoaren murrizketa %50ean berritzeaurtean gehienez 4.000 €-ko mugarekin.
  8. Eskariak eta galderak.




*Bertaratzea konfirma dezazuen eskatzen diezuegu aforoa dela eta.





Gehiago irakurri

11 Mar, 25