Indarrean jarritako azken arauen arabera, Lehendakariaren maiatzaren 10eko 8/2020 DEKRETUAren 2.1 artikuluaren araberakoak, pertsonak Euskal Autonomi Erkidegoko hiru lurralde historikoetan zehar mugitu daitezke hurrengo arrazoiengatik: osasun edo lanarekin lotutako arrazoiak, arrazoi profesional edo enpresarialak, ohiko bizilekura itzulera, hezkuntza eta prestakuntza arrazoiak, mendekotasuna edo desgaitasuna dutenen edo 3. adineko familkideen bixita, zainketa eta arreta arrazoiak edo natura antzeko arrazoiak.
Aurrezitarako frogagiri bi eredu burutu ditugu zuen paziente edo erabiltzaileei erraztu nahi izatekotan erabili ditzazuen, bata osasun pazienteentzat da eta bestea psikologia zerbitzuen erabiltzaileentzat.
Bi dokumentuak hemen azpiko atxikituta dokumentuetan aurkituko dituzue.
Agur bero bat.
Gehiago irakurri
12
Mai, 20
Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialetik Gipuzkoako Bizanleari zuzendu nahi gatzaio.
Gehiago irakurri
08
Mai, 20
Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialeko Psikologia Perinataleko Lantaldeak COVID-19aren inguruan eta honek haurdunaldian, erditzean eta edoskitzean izan dezakeen eraginaren inguruko informazio eguneratua jasotzen duen dokumentua burutu du. Halaber gai honen inguruko profesionalentzako protokolo eguneratuak eskaintzen dira.
Azpian dagoen atxikitutako dokumentuan deskarga dezakezue dokumentua.
Gehiago irakurri
06
Api, 20
COVID-19a arrazoi duen osasun krisia eta jasaten ari garen Alarma-Egoera kontuan hartuta, Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak biztanleriari telefono bidezko arreta psikologikoa eskaintzeko elkargokideen artean bolondresen zerrenda bat burutu du.
Bizitzen ari garen berrogeialdi-egoera honek eragina izan dezake pertsona askoren gogo-aldartean, bai isolamenduarengatik bai egunero Koronabirusaren inguruan jasotzen dugun informazio mailagatik.
Psikologikoki pertsona horiei laguntzeko helburuarekin, Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak kode etiko eta deontologiko batean oinarritutako kalitatezko arreta bermatzen duten osasun psikologoen zerrenda sortu du, haietako guztiak elkargokideak eta behar bezala gaituak direlarik.
Badakigu, eta eskertzekoa da, egoera zail honetan herritarren hainbat laguntza ekimen sortzen direla, baina uste dugu arreta psikologikoa soilik berme profesionalekin eskaini behar dela, horregatik, Elkargoak bere bolondresen talde propioa eratzea erabaki du.
Deiak elkargotik kudeatuko dira 10:00etatik 14:00etara, ondoren profesional bati esleituko zaizkionka, bai goizeko ordutegian bai arratsaldekoan.
Laguntza psikologirako arreta telefonoa 692566160 da. Zerbitzua ostegunean hasiko da.
Gehiago irakurri
18
Mar, 20