Kargatuz...
Mesedez itxaron pixka bat.

Menua

943 278 712

donostia@cop.es

Zer da COP?

HasieraElkargoaZer da COP?
HasieraElkargoaZer da COP?

Gure eginkizunak

  • Elkargoaren helburu nagusiak elkargokideen interes profesionalak defendatzea eta lanbidea ordezkatzea dira.
  • Elkargoak lanbidearen sustapen eta garapen tekniko nahiz zientifikoa, profesionalen arteko elkartasuna eta gizartearen ona bultzatuko ditu.

Gure Helburuak

A) Psikologoaren lana, bere modu eta espezialitate guztietan, dagokion lege-esparruan eta eskumen-esparruan antolatzea, zerbitzatzen duen gizartearen eta bere interes orokorren onari begira.

B) Jarduera profesionala ikuskatzea, psikologoaren lanean eragina duten lege-xedapenen ezagutza eta betetzea ahalbidetuz, psikologoaren etika profesionala eta arau deontologikoak betearaziz, eta elkargokideen zerbitzu profesionalen kalitate-maila egokia bermatuz. Horretarako, Elkargoak psikologoen trebakuntza eta hobekuntza sustatuko ditu.

C) Elkargokideei lanean aritzeko erraztasunak ematea, enplegu-maila handiagoa lortzen eta etengabeko trebakuntza profesionala ematen saiatuz, eta, beharrezkoa denean, Administrazio Publikoekin nahiz ekimen pribatuarekin lan eginez.

D) Administrazioaren, instituzioen, auzitegien, erakundeen eta partikularren aurrean, lanbidea ordezkatzea eta defendatzea, interes profesionaletan eragina duten auzi guztietan alderdi izateko legitimatuta baitago. Legeari jarraiki, eskaera-eskubidea erabil dezake, eta lanbidea defendatzeko bidezkotzat jotzen dituen lege-aldaketak proposa ditzake.

E) Bere eskumenaren eremuan, lanbidea antolatzea, irizpide deontologikoak jarraituz eta partikularren eskubideak errespetatuz gauza dadin. Horretarako, hala maila profesionalean, nola elkargo mailan, diziplinazko ahalmena erabili ahalko du.

F) Elkargoaren antolamendu eraginkorra bermatzea, espezializaturiko atalen edo batzordeen funtzionamendua bultzatuz, eta hezkuntzaren, kulturaren, laguntzaren eta aurreikuspenen ikuspuntutik Elkargoarentzat eta lanbidearentzat interesgarriak diren jarduerak eta zerbitzu komunak sustatuz. Horretarako, beste elkargo edo erakunde batzuekin lankidetzan aritu ahal izango da.

G) Elkargokideak beren eginkizun profesionalak betetzeagatik edota horien ondorioz dauzkaten eskubideak erabiltzeko orduan defendatzea.

H) Elkargokideen artean harmonia eta lankidetza sustatzea, haien arteko lehia desleiala eragoztea, eta arrazoi profesionalengatik haien artean sortzen diren gatazketan elkargokideak adiskidetzen saiatzea edo arbitrajera jotzea; eta, dagokionean, beren eginkizun profesionalak betetzean sortutako desadostasunak interesdunek eskaturiko laudoaren bitartez konpontzea.

I) Intrusismo profesionala ekiditeko neurriak hartzea, eta Gobernu Batzordeak ezagutzen dituen kasuak Administrazioaren eta justizia-auzitegien aurrean salatzea nahiz jazartzea.

J) Hala zehazten den kasuetan, profesionalen lanari oniritzia ematea. Oniritziak lanaren egiletza eta egilearen titulazioa, gaitasuna nahiz prestaketa egiaztatuko ditu, bai eta lanaren eduki formala ere. Oniritziak ez ditu ordainsari profesionalak edo kontratuko bestelako baldintzak barne hartuko, horiek alderdiek zehaztuko baitituzte, askatasunez.

K) Dirua biltzeko eta kudeatzeko dituen ahalmenez baliatuz, Elkargoko ekonomia administratzea, kargak modu egokian banatuz eta kuotak nahiz ekarpenak zehaztuz.

L) Jarduera profesionalaren baldintza orokorrei buruz aplikagarri diren xedapenetan, foru-arauen proiektuetan eta beste edozein xedapenetan jasotako baldintzei buruzko informazioa ematea, beharrezko titulazioa eta beste lanbideekiko bateraezintasunak barne hartuz; halaber, Administrazioak ematen dizkion eginkizun guztiak betetzea, eta harekin eta beste edozein erakunderekin lan egitea, ikerketak, txostenak, estatistikak eta eskatzen dizkioten edo berak erabakitako beste jarduera batzuk eginez.

M) Legezko edo erregelamenduzko xedapenek hala agintzen dutenean, eskumen profesionaleko gaietan Administrazio Publikoen kontsulta-batzordeetan eta erakundeetan parte hartzea, ikerketa-planak prestatzen laguntzea, eta, eskatzen diotenean, lanbidean aritzea gaitzen duten tituluak eskuratzeko ikasketak ematen dituzten ikastetxeen antolamendu-arauen txostenak egitea; era berean, psikologo berrientzat arlo profesionalean murgiltzeko beharrezko informazioa prestatzea.

N) Auzitegiei gai judizialetan peritu gisa ari litezkeen elkargokideen zerrenda ematea, edota, hala dagokionean, peritu horiek Elkargoak berak aukeratzea.

O) Ordainsari profesionalei buruzko prozedura judizial edo administratiboetan, informazioa ematea. Ordainsarien baremoak ezartzea, irizpide-balioa izango dutenak.

P) Lanbidea Gipuzkoako Lurralde Historikoan ordezkatzea, eta Euskal Autonomia Erkidegoko, Estatuko eta nazioarteko organoetan lanbidearen ordezkari gisa parte hartzea.

Q) Elkargokideei lanbideari buruzko lege orokor eta bereziak betearaztea, bai eta honako Estatutu profesional hauek eta elkargoko organoek euren eskumenen arloan onartutako arau zein erabakiak ere.

R) Probak eta material psikologikoa egokiro banatzen eta erabiltzen direla ziurtatzea.

S) Lege-xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta elkargokideen nahiz lanbidearen interes profesionalen onerako diren beste guztiak.