Kargatuz...
Mesedez itxaron pixka bat.

Menua

943 278 712

donostia@cop.es

Elkargokide motak

HasieraElkargoaElkargokide motak
HasieraElkargoaElkargokide motak
ELKARGOKIDE ARRUNTA

Elkargokide arrunta kuota osoa ordaintzen duen eta Elkargo honek eskeinitako zerbitzu guztietara sarbidea duen tituludun profesionala da.

Gogorarazten dugu psikologian jarduteko, bere edozein modalitatetan, behin-behineko zein behin betiko moduan, norberaren kontu zein besteren kontu lan eginda, administrazio publikoan zein beste edozein entitatetan, beharrezkoa eta derrigorrezkoa da elkargokidetzea (Legeak: 2/1974; 43/1979; 7/1997; R.D. 481/1999; B.O.C. 2001/052) 

 

 Alta On-Line

ERRETIRATUTAKO ELKARGOKIDEA

Erretiratutako elkargokide orori kuotaren %50a deskontatuko zaio eskaera eginez gero, horretarako agiri hauetako bat aurkeztu beharko du: 

 

  • Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren (IAE) historikoaren ziurtagiria, Ogasunak emana.
  • INSSaren erretiroaren ebazpena.
  • Gizarte-segurantzak igorritako Lan-bizitzaren ziurtagiri eguneratua. 

Eskaera sehileko berri bat hasi baino lehen egitea gomensatzen da. 

IKASLE ELKARTUA

 

¿Zer da Ikasle Elkartua izatea?

 

Gipuzkoako Psikologia Elkago Ofizialak Ikasle Elkartuaren figura Psikologiako ikasle guztiak euren prestakuntzaren lehen unetik mundu profesionalera gerturatzeko helburuarekin sortu du.

Horretarako, informazio profesional eta zientifiko eguneratua jartzen du haien eskura , baita zerbitzu  kopuru zabal bat ere, zalantzarik gabe etorkizunean jardungo duen profesioa hobeto ezagutzen lagunduko diotenak.

Ikasle Elkartuaren izen-ematea eta informazioa

Ikasle Elkartua izan nahi duten ikasle guztiek izena eman dezakete formulario honen bitartez zein Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialeko egoitzan (Jose Arana kalea 15, Donostia), beti ere hurrengo dokumentazioa gehituz:

  • NANaren fotokopia (bi aldeak).
  • Uneko ikasturtearen matrikula.
  • Bankuko datuak hurrengo ordainagiriak helbideratzeko.
  • Gainera dagokion zenbatekoa ordaindu beharko da inskripzioaren unean.

Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialean izena emateak sei hilabetero 12.50€ko kuota bat ordaintzea dakar. Euren titulua lortu eta hurrengo urtearen barne Elkargokide arrunt gisa batzen diren ikasle elkartuei  ikasle elkartu moduan ordaindutako kuoten zenbatekoa deskontatuko zaie (baita gradu tituluaren lorpenaren urtean edo hurrengoan elkargokidetzeagatiko %50a ere).

 

 

  On-line Alta

 

IKASLE ELKARTUENTZAKO ZERBITZU ETA ABANTAILAK

 

Deskontuak prestakuntza jardueretan 

Gipuzkoako PEOak antolatutako eta  haiek gauzatzeko Psikologian Gradua titulua eskatzen ez duten prestakuntza ekintzerara  joateko aukera, %10eko deskontuarekin.

 Lan Arloetara sarbidea

Arlo desberdinetako bileretara sarbidea eta Lantaldeak sortzeko aukera.

 Webgunera sarbidea

Webguneko eremu pribatura gainontzeko elkargokideen modu berdinean sartu ahal izango da.

 

 Kanpo-zerbitzuak Elkargokide eta Ikasle Elkartuentzat

Elkargokide eta Ikasle Elkartuentzako kanpo-zerbitzuetara sarbidea, non enpresa desberdinen zerbitzu eta erosketetan deskontuak eskaintzen diren. Eskaintzak webgunean kontsultatu daitezke. 

 Infocop Aldizkarira harpidetza

Hamabost egunero aldizkariaren boletina jasoko da.

Jardunaldi profesionalak

Psikologiako arlo desberdinetako profesional gailen Jardunaldi Profesionaletara joan ahal izango da, zeintzuetan euren esperientzia eta bizipen profesionalak azalduko dituzten.

Ikasle Elkartuaren karneta

Ikasle Elkartuek akreditazio gisa balio duen karnet pretsonalizatu bat izango dute.

Email bidezko informazioa

Profesioaren eta intereseko gaien inguruko informazio eguneratua jasoko du zuzenean bere posta elektronikoan.

 

Web honek cookieak darabiltza nabigazioko datu estatistikoak lortzeko eta zerbitzuak edo erabiltzaileek eskatutako helburuak uzteko.