Euskal Udako Unibertsitatearen laguntzarekin, Psikologian lanean dihardugun euskaldunoi zuzendutako bitarteko berria jaio da. Hain zuzen ere, GuNETuz webgunea:
https://gunetuz.ueu.eus/
Bi helburu lortze aldera jaio da GuNETuz: batetik, psikologo euskaldunen sarea osatu eta psikologo-lanak euskaraz egiteko baliabideak eskaintzea; bestetik, gizartea psikologiarekin zerikusia duten ezagutza eta tresna baliagarriz hornitzea.
Bertan, foroak, lan eskaintzak, berriak, ikastaroak, baliabideak... aurkituko dituzu. Era honetan, sarean parte hartzera gonbidatzen zaituzte, zuk nahiduzun eran, egile izan zaitezkelako.
Sarea osatzen ari dira. Animatzen al zara?
Gehiago irakurri
27
Api, 22
Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialean ikusi dugu gutxi direla beren dokumentazio eta baliabideetan (txostenak, baimen informatuak, web orriak...) Datuak Babesteko Legea eguneratu duten elkargokideak.
Beraz, gogorarazten dizuegu 2018an aldatu egin zela gai hori arautzen duen legea. Gaur egun, lege hau dago indarrean:
3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak babesteari eta Eskubide Digitalak bermatzeari buruzkoa (LOPD-GDD).
Gipuzkoako PEOetik, arren, lege honi buruzko oharra zuen dokumentu guztietan eguneratzea gomendatzen dizuegu.
Gehiago irakurri
31
Mar, 22
Divilorekin sinatu duten hitzarmen berriari buruz Langile Autonomoen Elkarteen Federazio Nazionalak (ATA) helarazi digun informazioa helarazten dizuegu. Esteka honetan duzue informazioa: https://ata.es/convenios/divilo/
Datafonoa ordezkatzen duen APP bat da, eta fakturak zuzenean bezeroari bidali eta negozioaren kudeaketa-sisteman integratzearen abantailak ditu. Hilabete hau interesgarriagoa da, elkargokideentzat interesgarria izan daitekeen zozketa bat jarri baitute abian. Esteka honetan duzu horri buruzko informazio guztia: https://divilo.io/ata-autonomos
Gehiago irakurri
23
Ots, 22
Elkargokide agurgarriak:
Estekaren bitartez Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailetik COVID-19aren aurkako errefortzuko dosiaren txertaketaren inguruan jaso berri dugun informazioa ikusi dezakezue.
Gehiago irakurri
03
Abe, 21
Espainiako Psikologiaren Kontseilu Nagusia etikaren eta deontologiaren arloko ikerketa-proiektu batean parte hartzen ari da. Kolonbiatik abiatzen da, Iberoamerikako hainbat herrialde biltzen ditu, eta gure lankidetza eskatu dute.
Proiektuaren izena "Iberoamerikako psikologiako profesionalen arrazoibide eta iritzi etikoa" da.
Ikerketa honetan, arlo bakoitzeko 4 edo 5 profesionalek osatutako talde fokalen bidez azterketa egin ondoren, inkesta bat egin da aztertu beharreko arlo bakoitzeko profesional guztien artean:
Gizarte Psikologia Komunitarioa.
Erakunde-psikologia.
Psikologia Juridikoa eta Auzitegikoa.
Kirolaren psikologia.
Hezkuntza Psikologia.
Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia.
Web-esteka bat uzten dizuegu inkesta betetzeko, ikerketak emaitzarik onenak izan ditzan eta gure lanbidea hazten laguntzeko.
Inkesta betetzeko esteka:
http://consejo.cop.es/encuestas/index.php/619536Betetzeko azken eguna: 2021eko urriaren 14a.
Gehiago irakurri
16
Ira, 21