Kargatuz...
Mesedez itxaron pixka bat.

Menua

943 278 712

donostia@cop.es

INDARKERIA MATXISTAREN BIKTIMEN PROGRAMARAKO ZERRENDA IREKIERA

HasieraAlbisteakGipuzkoako PEOINDARKERIA MATXISTAREN BIKTIMEN PROGRAMARAKO ZERRENDA IREKIERA
HasieraAlbisteakGipuzkoako PEOINDARKERIA MATXISTAREN BIKTIMEN PROGRAMARAKO ZERRENDA IREKIERA
INDARKERIA MATXISTAREN BIKTIMEN PROGRAMARAKO ZERRENDA IREKIERA

INDARKERIA MATXISTAREN BIKTIMEN PROGRAMARAKO ZERRENDA IREKIERA

publicado en Gipuzkoako PEO

Zuetako askok dakizuenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako PEOak hitzarmen bat dute sinatuta Indarkeria matxistari aurre egiteko laguntza psikologikoko Programa koordinatzeko, berriki eguneratu dena.


Iristen diren kasuak urtez urte handitzen dira (600 kasu berri 2023an), eta gaur egun ezinezkoa da parte hartzen duten terapeuta kopuruarekin eskari handiari erantzutea; beraz, itxaron-zerrenda luzea dago.

Egoera hori konpondu ahal izateko eta laguntza psikologikoa behar duten biktima gehiagori laguntza eman ahal izateko, programan lan egin nahi duzuenoi deialdia egiten dizuegu.

Programaren helburua indarkeria matxistaren biktimei eta programaren prozeduretan zehaztutako baldintzak betetzen dituzten erasotzaileei laguntza psikologiko espezializatua eskaintzea da. Indarkeria hori jasaten duten seme-alabak ere biktimatzat hartzen dira, eta, beraz, programaren onuradunak dira.

Programaren funtzionamendua, ezagutzen ez duzuenontzat, honako hau da:

Programara bideratzea:

Udaleko Gizarte Zerbitzuek, Gizarteratze eta Indarkeria Matxistaren Biktima diren Emakumeei Laguntzeko Zerbitzura bidaliko dituzte gizarte-txostena, dokumentazioa eta eskaera, eta han balioetsiko dira haien arreta- eta laguntza-beharrak.


Onartzeko prozeduraren ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiak dagokion administrazio-ebazpena bidaliko dio COPGIko koordinatzaileari, hark egin beharreko bideratzeak egin ditzan eta Programari atxikitako psikologoek laguntza psikologikoa emateko prozesua has dezaten.


Esku-hartze faseak:

Esku-hartzean zehar 3 fase aurreikusten dira:

Balorazio-fasea: banakako 3 saio + koordinazioa oinarrizko GLarekin.

Balorazio-faseak 3 diagnostiko-saio ditu, eta, horien ondoren, psikologoek txosten bat egin behar dute, ikusitako tratu txar eta sintomatologia motak adieraziz, bien arteko bateragarritasuna dagoen zehaztuz, hau da, sintomatologia bizitako tratu txarren egoerarekin lotuta egon ote daitekeen eta, beraz, tratamendua jaso dezakeen, eta tratamendu-fasean jorratu beharreko lan-helburuak proposatuz.


Tratamendu-fasea: gehienez 18 tratamendu-saio + 2 koordinazio oinarrizko GLarekin.

Tratamendu-faseak 18 tratamendu-saio ditu gehienez, helburu hauek lantzeko: tratu txarren pertzepzioa, emakumeen aurkako indarkeriari buruzko psikohezkuntza, babes-estrategiak garatzea, lotutako sintomatologia minimizatzea eta artatutako pertsonaren doikuntza emozional, familiar eta soziala hobetzea.


Luzapen fasea: Gehienez 5 saio + koordinazio 1 oinarrizko GLarekin.

Tratamendua amaitzen denean, helburu terapeutiko berrien lana eskatzen duen sintomatologia larriagotzea eragiten duen egoera berri bat sortzen bada, gehienez 5 saioko luzapena eskatu ahal izango da.



Zerbitzuari dagozkion tarifak honako hauek dira:

Banakako balorazioa saioa: 55€

Koordinazioa-saioa: 55€

Banakako tratamendu-saioa: 55€

Txostena: 88€

Luzapeneko banakako saioa: 55€

Talde- edo familia-saioa: 82€

Programan sartzeko baldintzak beheko zerrendan daude. 

• Elkargokide izatea eta Elkargoko kuoten ordainketan egunean egotea.

• Osasun Titulua: Psikologia Klinikoan Aditua, Osasun Psikologia Orokorrean Masterra edo Osasun Psikologian Habilitazioa.

• Indarrean dauden Zerga betekizunak eta Gizarte Segurantzarekiko betekizunak egunean edukitzea.

• Osasun Zentroaren baimena. Zentro bat baina gehiago edukitzekotan zentro bakoitzaren baimena aurkeztu.

• Erantzukizun Zibileko Asegurua.

• Aurrekari penalen eta Izaera sexualeko Delituen ziurtagiria (soilik adin txikikoak artatzekotan).

• Kanpoko gainbegiratzaile teknikoa edukitzea.

• 3 urtetik gorako esperientzia izatea psikoterapeuta edo psikologo kliniko gisa.

• Indarkeria matxista edo/eta genero ikuspegian oinarrizko formakuntza.

• Bateraezintasuna: Psikoterapeuta zereginak beteko dituzten profesionalek ezin izango dute psikoterapeuta gisa ez beste lanik egin foru ardurako indarkeria matxistaren emakume biktimen eremuko zerbitzuetarako     kontratua edo hitzarmena duten erakundeentzat.

• Memoria Teknikoa (gehienez orri bat):

o Erreferentziazko esparru teorikoa.
o Terapian erabiliko diren jarduera plana eta ildo metodologikoa.
o Zerbitzua emateko jarriko diren bitarteko teknikoak eta materialak.
o Zerbitzuaren hizkuntzak.
o Kanpoko gainbegiraketa teknikoaren deskribapena, maiztasuna eta gauzatuko duen profesionalaren izena.
o Datuak eta txostenak aurkezteko neurriak (Izaera pertsonaleko datuen babesari buruzko lege organikoa betetzea)



Interesatuta bazaude, baina baldintzen inguruko zalantzak badituzu, hona idatz dezakezu: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

Baldintza horiek betetzen direla justifikatzeko dokumentazioa otsailaren 5a baino lehen aurkeztu beharko da, esteka honen bidez:

 

 

 

12 01, 24