Kargatuz...
Mesedez itxaron pixka bat.

Menua

943 278 712

donostia@cop.es

Gipuzkoako Psikologiaren Elkargo Ofizialak Hezkuntza Psikologiako COPGI sariak eman ditu

HasieraAlbisteakGipuzkoako PEOGipuzkoako Psikologiaren Elkargo Ofizialak Hezkuntza Psikologiako COPGI sariak eman ditu

publicado en Gipuzkoako PEO

COP Gipuzkoak Euskal Herriko Unibertsitatearekin (UPV/EHU) lankidetzan antolatutako sariak dira, eta Hezkuntza Psikologiaren Arloa indartzeko helburuarekin sortu dira. Hezkuntza-psikologiako gaiei buruz EHUko Psikologia Fakultateko ikasleek egindako gradu-amaierako edo master-amaierako lanik onenak ezagutu eta nabarmendu nahi dituzte.

Gipuzkoako Psikologiaren Elkargo Ofizialak lanbidearen sustapena eta garapen tekniko eta zientifikoa, elkartasun profesionala eta lanbideak gizartearentzat duen zerbitzua sustatzen ditu sari hauen bidez.

Aurten, helburu zehatzak hauek izan dira:

  • • Hezkuntza-psikologiaren arloan ikasleek eta prestakuntza-zentroek egiten duten lana aitortzea.
  • • Hezkuntza-psikologiari buruzko ezagutzen zabalkundea, berrikuntza eta aplikazio praktikoa sustatzea.
  • • EHUko Psikologia Fakultateko ikasleek hezkuntza-psikologiari buruzko irakasgaien azterketa sustatzea.
  • • Fakultate horretan garatutako proiektu onenak jendearen eskura jartzea.

Sariak emateko balorazioa 3 multzotan egin da: berrikuntza eta originaltasun maila, eragin maila eta aurkezpenaren kalitate maila.

Agur bero bat bidaltzen diegu saritutakoei!

04 12, 23