PRESTAKUNTZA HITZARMEN BERRIA
publicado en Gipuzkoako PEO
Prestakuntza akademikorako sarbidea errazteko helburuarekin, Gipuzkoako PEOak lankidetza-hitzarmen berri bat sinatu du Finantza Ikasketen Zentroarekin (CEF) eta Madrilgo Urrutiko Unibertsitatearekin (UDIMA).
Hitzarmen honen bidez, matrikula egiteko unean hala egiaztatzen duten Gipuzkoako elkargokideek %10eko deskontua izango dute CEFek eta UDIMAk eskaintzen dituzten edozein gradutan edo graduondoko ikastaroetan (masterra, goi-mailako ikasturtea, ikastaro monografikoa edo mintegia, MPGS barne).
Elkargoak hainbat hitzarmen sinatu ditu psikologia irakasten duten unibertsitate eta unibertsitate-zentroekin. Hitzarmen horien bidez, Gipuzkoako elkargokideek abantailak eta deskontuak lor ditzakete zentro horiek ematen duten prestakuntzan (graduak eta masterrak). Hemen kontsulta ditzakezu. Era berean, Madrilgo PEOarekin dugun hitzarmena hemen ikus dezakezu.
19
10, 23