Kargatuz...
Mesedez itxaron pixka bat.

Menua

943 278 712

donostia@cop.es

LAN, ERAKUNDE ETA GIZA BALIABIDEEN PSIKOLOGIAKO COPGI SARIAK

HasieraAlbisteakGipuzkoako PEOLAN, ERAKUNDE ETA GIZA BALIABIDEEN PSIKOLOGIAKO COPGI SARIAK
HasieraAlbisteakGipuzkoako PEOLAN, ERAKUNDE ETA GIZA BALIABIDEEN PSIKOLOGIAKO COPGI SARIAK
LAN, ERAKUNDE ETA GIZA BALIABIDEEN PSIKOLOGIAKO COPGI SARIAK

LAN, ERAKUNDE ETA GIZA BALIABIDEEN PSIKOLOGIAKO COPGI SARIAK

publicado en Gipuzkoako PEO

Lanaren, Erakundeen eta Giza Baliabideen Psikologiaren Saila sustatzeko, Gipuzkoako PEOak sari bat sortu du EHU eta AEDIPE Euskadirekin lankidetzan.
 

Pertsonen kudeaketari buruzko gaietan UPV/EHUko Psikologia Fakultateko ikasleen gradu-amaierako lanik onenak edo master-amaierako lanik onenak aintzatestea eta nabarmentzea da sarien helburua.

Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak, sari hauen bidez, lanbidearen sustapen eta garapen tekniko eta zientifikoa, elkartasun profesionala eta lanbidearen zerbitzua gizartearentzat eta enpresa-ingurunearentzat sustatuko ditu.
 

Laburbilduz, hauek dira deialdi honen berariazko helburuak:

1. Ikasleek enpresetan eta erakundeetan pertsonen kudeaketaren arloan egiten duten lana aitortzea.
2. Pertsonen kudeaketari buruzko ezagutzen zabalkundea, berrikuntza eta aplikazio praktikoa sustatzea.
3. EHUko Psikologia Fakultateko ikasleak Pertsonen Kudeaketari buruzko irakasgaiak ikastera sustatzea.
4. Fakultate horretan garatutako proiektu onenak jendearen eskura jartzea.
30 11, 21