Kargatuz...
Mesedez itxaron pixka bat.

Menua

943 278 712

donostia@cop.es

AZAROKO ELKARGOAREN PRESTAKUNTZA

HasieraAlbisteakGipuzkoako PEOAZAROKO ELKARGOAREN PRESTAKUNTZA
HasieraAlbisteakGipuzkoako PEOAZAROKO ELKARGOAREN PRESTAKUNTZA
  • AZAROKO ELKARGOAREN PRESTAKUNTZA-image-3
  • AZAROKO ELKARGOAREN PRESTAKUNTZA-image-4
  • AZAROKO ELKARGOAREN PRESTAKUNTZA-image-5

AZAROKO ELKARGOAREN PRESTAKUNTZA

publicado en Gipuzkoako PEO

 
Antolatutako ikastaroetako bat atzeratu behar izan ostean, hilabete honetan Elkargoak antolatutako ikastaro bakar batez gozatu ahal izan dugu. Ikastaroak “Hartutako kalte zerebrala: teoria eta kasu praktikoak” zuen titulutzat eta Iratxe Beitia izan genuen hizlari, COPGIko Neuropsikologia Arloko arduraduna eta Neuropsikologian esperientzia handia duen profesionala. Ikastaroak oso harrera ona izan zuen bertaratutakoen artean.

Ikastaroaren helburua Psikologia Klinikoko profesionalei , Neuropsikologiaz ez dakitenei, hartutako kalte zerebralari buruzko argi pixka bat ematea zen, izan ere hartutako kalte zerebrala duten pertsonen senideak edo hartutako kalte zerebrala duten pazienteak kontsultan jaso ditzakete eta. Horregatik, Hartutako Kalte Zerebralari buruzko sarrera bat egin zen, haren sailkapenari eta faseei buruzkoa, eta, ondoren, ondorioei eta familiarekin egindako lanari buruz hitz egiteko. Azkenik, kasu praktikoak azaldu ziren.
 
01 12, 21