JARDUNALDI PROFESIONALA EHU-n
publicado en Gipuzkoako PEO
Joan den azaroaren 18an, Gipuzkoako PEOak, EHUrekin elkarlanean, Jardunaldi profesional bat eskaini zuen Psikologiako Fakultatean, Psikologiako Graduko 2. mailako ikasleei zuzendua.
Horren helburua zen, alde batetik, Elkargoaren aurkezpen bat egitea, haren organo eta zerbitzuak azalduz, eta, bestetik, Psikologiako lanbide-arloen aurkezpena egitea, hartara ikasleek Lanbidearen egungo egoera ikusi eta lanbide horretan zer bide hartu hausnartzeko.
Horretarako, Psikologiaren arlo bakoitzaren helburuak, haren lan-eremuak, profesionalak eremu bakoitzean dituen funtzioak eta Psikologiaren adar bakoitzean jarduteko beharrezko baldintzak azpimarratu ziren.
Jardunaldian Gipuzkoako PEOko Dekanoa, Sonja Massimo, EHUko Psikologia Fakultateko Dekanoa, Gabriela Chotro, Gipuzkoako PEOko lan-arloetako ordezkariak eta Elkargoko komunikazio-arduraduna izan ziren.
Elkargoa eta Arlo profesional bakoitza aurkeztu ondoren, ikasleek beren zalantzak argitzeko aukera izan zuten, arlo bakoitzeko arduradunek erantzun zituztelarik.

24
11, 21