LAN, ERAKUNDE ETA GIZA BALIABIDEEN PSIKOLOGIAKO COPGI SARIEN DEIALDIAREN OINARRIAK
publicado en Gipuzkoako PEO
Argitaratu dira jada Lan, Erakunde eta Giza Baliabideen Psikologiako COPGI Sarien deialdiaren oinarriak.
Sari hauen bitartez, Gipuzkoako PEOak sortuak EHU eta AEDIPE Euskadirekin lankidetzan, Lanaren, Erakundeen eta Giza Baliabideen Psikologiaren Sailasustatu nahi da. Pertsonen kudeaketari buruzko gaietan UPV/EHUko Psikologia Fakultateko ikasleen gradu-amaierako lanik onenak edo master-amaierako lanik onenak aintzatestea eta nabarmentzea da sarien helburua.
Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak, sari hauen bidez, lanbidearen sustapen eta garapen tekniko eta zientifikoa, elkartasun profesionala eta lanbidearen zerbitzua gizartearentzat eta enpresa-ingurunearentzat sustatuko ditu.
Laburbilduz, hauek dira deialdi honen berariazko helburuak:
1. Ikasleek enpresetan eta erakundeetan pertsonen kudeaketaren arloan egiten duten lana aitortzea.
2. Pertsonen kudeaketari buruzko ezagutzen zabalkundea, berrikuntza eta aplikazio praktikoa sustatzea.
3. EHUko Psikologia Fakultateko ikasleak Pertsonen Kudeaketari buruzko irakasgaiak ikastera sustatzea.
4. Fakultate horretan garatutako proiektu onenak jendearen eskura jartzea.
Beheko estekaren bitartez, Sarien deialdiaren oinarriak kontsulta daitezke.
Download attachments:
19
01, 22