Kargatuz...
Mesedez itxaron pixka bat.

Menua

943 278 712

donostia@cop.es

HOMOFOBIA, TRANSFOBIA ETA BIFOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

HasieraAlbisteakGipuzkoako PEOHOMOFOBIA, TRANSFOBIA ETA BIFOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA
HasieraAlbisteakGipuzkoako PEOHOMOFOBIA, TRANSFOBIA ETA BIFOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA
HOMOFOBIA, TRANSFOBIA ETA BIFOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

HOMOFOBIA, TRANSFOBIA ETA BIFOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

publicado en Gipuzkoako PEO

 

Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialetik homofobia, transfobia eta bifobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren ospakizunera gehitzen gara eta sexu-aukera guztiek, sexu eta genero identitateei dagokionez, gure gizartean leku bat izan behar duela baieztatu nahi dugu, ez du inola ere arazo bat edo marjinazio, baztertze edo eraso arrazoi izan behar.

Errealitate hauen normalizazio eta ulermenari laguntzeko asmoz, lehengo astean Gipuzkoako PEOak bi hitzaldi antolatu zituen elkargokideentzat.


Maiatzaren 8an “Sexu-aniztasuna” hitzaldia izan genuen Jesús Estombaren eskutik, GEHITU Elkarteko (Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkartea) LGTB kolektiboarentzako informazio eta laguntza zerbitzuko arduraduna. Helburuak genero eta sexu aniztasuna ulertzeko marko kontzeptuala eta oinarrizko ezagutzak bereganatzea, gaiaren inguruko ikerlanak aztertuz, eta laguntza egokia emateko tresnak lortzea izan ziren.

Maiatzaren 10ean “Haur transexualitatea ulertu” hitzaldia eman zuen Aingeru Mayor-ek, haur transexualitatean aditua eta Chrysallis Euskal Herria-ko zuzendaria. Hitzaldi honen helburuak ondorengoak izan ziren: Haur transexualitatea ulertzeko marko kontzeptuala eta oinarrizko ezagutzak lortzea, gaiaren inguruko ikerlanak aztertuz, ikerlan horiek azaltzen dituzten datuak aztertu eta interpretatuz; errealitate honi gerturatzea, adin txikikoen eta euren familien beharrak behatuz; bakooitzaren identitatea errespetatuz laguntza egokia eman ahal izateko tresnak bereganatzea.

Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak, batez ere bere Psikologia eta Genero Berdintasuneko Arlotik, berdintasunaren alde lan egiten jarraituko du, baita ere gizartearentzako hain garrantzitsua den normalizazio eta ulermen lanetan lagunduz.

17 05, 17