COPGI-ren PARTE-HARTZEA BIDE-SEGURTASUN JARDUNALDIAN
publicado en Gipuzkoako PEO
Jardunaldian zehar, irailaren 21ean ospatutakoa, bi alderdi nagusi izan ziren: batetik, motorrean gidatzeko moduaz jabetzea, norberaren segurtasuna zaintzeko, eta, bestetik, mugikortasunari dagokionez ahulenak diren erabiltzaileena (oinezkoak eta txirrindulariak).
Lehenengo mahaia, COPGIk antolatua, Autotesteko mahaia izan zen. Bertan, parte-hartzaileek test baten bidez gidatzerakoan zuten jarrera ezagutu zuten, eta gidatze asertiboago eta prebentiboago baterako jarraibideak jaso zituzten. Era berean, gidarekiko jarrera enpatikoarekin eta asertiboarekin eta gidatze prebentiboarekin lotutako hainbat gida eta eduki jarri ziren bertaratuen eskura. Gainerako standetan, Gurutze Gorriak eta Donostiako Real Motoclub-ak antolatuta, bertaratutakoek prestakuntza jaso zuten, besteak beste, lehen sorospenetan istripuen kasuan, prebentziozko gidatzean eta motor bat prestatzean.