Kargatuz...
Mesedez itxaron pixka bat.

Menua

943 278 712

donostia@cop.es

MOTORREKO BIDE-SEGURTASUNARI BURUZKO JARDUNALDIA

HasieraAlbisteakGipuzkoako PEOMOTORREKO BIDE-SEGURTASUNARI BURUZKO JARDUNALDIA
HasieraAlbisteakGipuzkoako PEOMOTORREKO BIDE-SEGURTASUNARI BURUZKO JARDUNALDIA
  • MOTORREKO BIDE-SEGURTASUNARI BURUZKO JARDUNALDIA-image-3
  • MOTORREKO BIDE-SEGURTASUNARI BURUZKO JARDUNALDIA-image-4

MOTORREKO BIDE-SEGURTASUNARI BURUZKO JARDUNALDIA

publicado en Gipuzkoako PEO

“BIDE-SEGURTASUNA MOTORREAN” JARDUNALDIA

2024ko Europako Mugikortasunaren Astea dela eta, Donostiako Udalaren programazioaren barne, prestakuntza eta sentsibilizazio jardunaldi bat egingo dugu, bereziki motorraren erabiltzaileei zuzenduta, hiriko segurtasunaren mezua indartuz. Bi alderdi nagusi izango dira: batetik, motorrean gidatzeko moduaz jabetzea, norberaren segurtasuna zaintzeko, eta, bestetik, mugikortasunari dagokionez ahulenak diren erabiltzaileena (oinezkoak eta txirrindulariak).

Horretarako, Sagueseko zabalgunean lau estandaz osatutako «zirkuitu» bat muntatuko da, eta parte-hartzaileak horietatik igaroko dira, eta horietako bakoitzean motorzaleen segurtasuna bermatzeko balio desberdin bat aztertu edo prestatuko da.

1.- Autotest Mahaia - Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak antolatua.

Gure gidatzeko moduaren testajea eta gidatze prebentiboago/asertiboago baterako jarraibideak.

Informazio-diptikoa eta autotesta, behean erantsitako artxiboan deskarga daitezke.

“Gidari asertiboa, gidari segurua” Elkargoaren bideoa: Youtuben bideoa ikusteko egin klik hemen.

2.- Bide-segurtasuneko mahaia - Real Motoclub-ek antolatua.

Gidatze prebentibo/asertiboko praktika

DGTk gida bat jartzen du eskuragarri motorrean segurtasunez gidatzeko; deskarga dezakezu: Hemen klikatu.

Landu beharreko beste gai bat puntu beltzak dira, ezinbestekoa baita horiek ezagutzea, ikusarazteko eta istripuak saihesteko. DGTren informazioa: Hemen klikatu.

Ibon Arbaiza izango dugu solaskide, “Cómprame una moto” liburuaren egilea. Gurasoentzat, semeak motor bat eskatzen dienean. Doan deskarga daiteke: Hemen klikatu.

3.- Motorzaleentzako Lehen Sorospenen Mahaia - Gurutze Gorriak antolatuta.

Nola jokatu istripu bat ikusten badugu: aholkuak eta oinarrizko teknikak.
Gehiago jakin: Hemen klikatu.

4.- Prest jartzeko/mantentzeko mahaia - Motoklubak antolatuta

Adituek azalduko dizute nola ezagutu behar duzun zure motorra, gurpilak, balaztak...

Zure motorra ekarri ahal izango duzu eta zure motorrari eta honen egoerari buruzko zalantzak argitu ahal izango dituzu.
 
BALIABIDEAK: 
 

 

Download attachments:
17 09, 24