KOBRANTZA ETA DESKONTUDUN KUOTA MOTAK
publicado en Gipuzkoako PEO
Uztailaren 22ko astean bigarren seihileko kuota kobratuko da.
Horren aurretik, deskontua duten kuota motak gogoratu nahi ditugu, eskatu ahal izan dezazuen.
Langabearen kuota:
Langabezian dagoen elkargokide orok kuota % 50 murriztu dezake. Horretarako, indarrean dagoen DARDE ziurtagiria aurkeztu beharko da.
Erretiratuen kuota:
Erretiro-egoeran dagoen elkargokide orori elkargoaren kuotaren % 50 deskontatuko zaio, agiri hauetako baten bidez justifikatu ondoren:
• Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Historikoko Ogasunaren ziurtagiria.
• GSINren erretiroaren ebazpena.
• Lan-bizitzari buruzko ziurtagiri eguneratua, Gizarte Segurantzak emana.
Hurrengo kobrantzan deskontu horien onuradun izan nahi duenak justifikazio-agiriak bidali beharko ditu Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera, uztailaren 18a baino lehen.