"TENER UNA ACTITUD ASERTIVA 'NO' ES FÁCIL" LIBURUAREN AURKEZPENA
publicado en Gipuzkoako PEO
Aurkezpena, elkarrizketa moduan, COPGIko Psikologia Klinikoko Arloko arduradun Jesús Muñoz De Anak dinamizatu zuen. Saioa grabatu egin zen eta YouTubeko gure kanalean dago ikusgai:
"Tener una actitud asertiva " NO "es fácil” hainbat agertokitan jarduteko moduei buruz hausnartzera gonbidatzen ditu irakurleak, baita "ingurunean, norberaren historian, eskubideetan eta beharretan pentsatzera" ere.
Liburua giza portaeran eta psikologian interesa duten guztientzat da. "Psikoterapia egiten duen edonori eta edozein psikoterapeutari, pazienteentzako material bibliografiko gisa" zuzenduta dago, egileak kontatzen duen moduan. Berak bere lanean aurkitu du inspirazioa, eta bere egunerokotasunari esker eztabaida planteatu nahi du, besteak beste, zaurgarritasunak zenbat eta nola eragiten duen giza portaeran.
Egilea:
Gloria Gómez Aranzazu psikologian lizentziaduna da. Hamarkada bat baino gehiago darama psikologo eta psikoterapeuta gisa lanean Gipuzkoako bere kontsulta pribatuan.