EKITALDI INSTITUZIONALA 2024
publicado en Gipuzkoako PEO
Joan den maiatzaren 31n, Gipuzkoako PEOk urteroko ekitaldi instituzionala ospatu zuen Donostiako Costa Vasca hotelean.
Egungo Gobernu Batzordeak beti pentsatu izan du Elkargoak Psikologiako profesional guztien topalekua izan behar duela, eta aukera izan behar duela elkargokideen arteko harremana, lankidetza eta adiskidetasuna areagotzeko, horregatik horrelako ekitaldiak egitea.
Ekitaldian elkargokide gisa 25 urte edo gehiago daramatzaten elkargokideak omendu ziren, zeintzuei ohorezko diploma bat eta erakundearen zilarrezko pina eman zitzaien, bai eta elkargokide berriak ere, elkargokide diploma bat eta ongietorriko pin bat jaso zutelarik.
Era berean, omenaldi txiki bat egin zitzaion Iñaki Liceaga COPGIko Deontologia Batzordeko kide oihari, Batzorde horretan egindako lana aitortu eta eskertzeko.
Ekitaldian zehar, dekanoak, Sonja Massimo, eskerrak eman zizkien Gobernu Batzordeko kideei, Batzorde Deontologikoari, Arloetako eta Lantaldeetako arduradunei, lege aholulariari eta Elkargoko langileei, bai eta bertaratutako elkargokide guztiei ere.
Formalitateen ondoren, bertaratutakoek cocktail atsegin batez gozatzeko aukera izan zuten hoteleko hallean, eta, horri esker, lankideen arteko berrelkartze politak eta elkarrizketa aberasgarriak izan ziren.
Ekitaldi hau urtero egiten jarraitu ahal izatea espero dugu, eta, noski, zuen presentzia berriro izatea.