ELKARGOKO MAIATZEKO PRESTAKUNTZA
publicado en Gipuzkoako PEO
Maiatzean, Gipuzkoako PEOk bi prestakuntza-jarduera antolatu ditu, oso eremu desberdinetakoak.
Alde batetik, Roberto Lópezek, antolakuntzako aldaketa- eta garapen-prozesuetan dauden erakunde eta lantaldeei laguntzen espezializatutako psikologoak, "Pertsonen eta taldeen kudeaketa Belbin talde-rolen metodologiaren bidez" jardunaldi praktikoa eskaini zuen.
BELBIN rolen metodologia aplikatzeak aukera ematen dio pertsona bati talentuen aniztasuna aitortzeko, bere profilaz eta gainerako pertsonenaz jabetzen gai izateko, ekarpen bereizgarriak identifikatzeko, zeregin zehatzetan elkartzeko aliantzak diseinatzeko, sor izan daitezkeen gatazkak prebenitzeko, eta taldeko emaitzen zerbitzura talde-lana gidatzeko. Jardunaldi horretan, parte-hartzaileek Belbin autopertzepzioaren inbentarioa osatu ahal izan zuten, eta behatzaileen ebaluazioak eskatu. Hala, Belbin banakako txosten osoa lortu zuten.
Bestalde, joan den maiatzaren 24an, aretoa beteta zegoela eta galeretan eta harreman zailetan laguntzeko tresna terapeutiko bat izatearen garrantziaz parte-hartzaileak sentsibilizatzeko helburuarekin, Carlos Odriozola Psikologian doktoreak M.A.R (Oroimen Eskergarrirako Mugimendua) prozesua aurkeztu zigun modu praktikoan, dolu-prozesuetan eta harreman zailetan laguntzeko eredu humanista, zeinen egilea den.