DEKANOAREN PARTE-HARTZEA 21. GIZA EZKUBIDEEN ZINEMALDIAN
publicado en Gipuzkoako PEO
Joan den astean, COPGIko dekanoa den Sonja Massimok osasun mentalari buruzko solasaldi batean parte hartu zuen Donostiako Giza Eskubideen 21. Zinemaldian, José Antonio Luengo Madrilgo Psikologiaren Elkargo Ofizialeko dekanoarekin batera.
On The Edge film dokumental frantziarraren proiekzioaren ondoren izan zen solasaldia. Bertan, 400 ohe eta osasun-baliabide gutxi dituen ospitale publiko batean mediku psikiatra bakar batek egindako lanaren lekuko da ikuslea. Pelikulak protagonistak pazienteei (suizidioa, trauma, depresioa, mendekotasunak, eskizofrenia) eta haien senideei eskaintzen zien sakrifizioa, bokazioa eta arreta pertsonalizatua nabarmentzen ditu.
Dekanoaren esku-hartzeari hasiera emateko, "osasun mentalik gabe ez dago osasunik" esan zuen. Filmaren argumentuan zentratuz, lehenik eta behin psikiatrak bere jardun profesionalean izan duen tratu humanoa nabarmendu zuen, eta azpimarratu zuen nola erakusten den dokumentalean osasun mentalaren arazoak pertsonari berari eta haren familia-inguruneari eragiten diola, eta, era berean, hauek laguntza eta arreta handia behar dutela. Filmak psikiatraren "burnout"-aren errealitatea ere islatzen du, eta horrek bide eman zuen osasun-sistema publikoetako osasun-langileen autozainketak duen garrantzia aipatzeko.
Gipuzkoako errealitatearekin alderatuz, lehen mailako arretako zerbitzuen eskari handia eta saturazioa aipatu zituen dekanoak, non psikologoen laguntza jaso litzatekeen, baliteke eta psikologoek buru osasuneko arazoek eragiten duten presioaren zati bat deskargatu ahal izatea, hauek sortzen duten presio asistentzialaren bolumen handiarekin.
Berehalako tratamendu psikologikoak ondorio onuragarriak dituela azaldu zuen, eraginkorra dela, somatizazio-kontsultak murrizten dituela eta psikofarmakoen kontsumo handia gutxitzen laguntzen duela. Adibide gisa, Valentziako Erkidegoko eta Kataluniako Lehen Mailako Arretako zentroak aipatu zituen, 283 eta 400 psikologo baitituzte, hurrenez hurren, asistentzia arintzen laguntzeko.
Belaunaldien arteko erreleboaren arazoa ere aipatu zuen: psikologo klinikoen erdiak baino gehiagok 60 urte baino gehiago dituzte, eta hori ez da konpentsatzen sistema publikoak eskainitako plaza berriekin, honek arreta krisia larriagoan jar dezakeelarik.
Gaineratu zuen, era berean, gaur egun Gipuzkoan dauden psikologiako 101 osasun-zentro pribatuak arazo psikologikoak modu eraginkorrean tratatzen ari direla, pazienteak maiztasun egokiarekin hartatzeko aukera baitute, astero behar izanez gero, eskaera handiagatik eta baliabiderik ezagatik sistema publikoak urtean eskaintzen dituen 5 kontsulten batez bestekoaren aldean.
Filmaren gidoiari jarraituz, Euskadin, batez beste, bi egunetik behin suizidio bat izaten dela aipatu zuen. Hildako pertsona horien % 77a LMko profesional batekin harremanetan jarri zen azken urtean osasun mentalarekin lotutako sintomatologiagatik. Suizidioa alarma-seinale ugariei adi egonda prebenitu daitekeela argitu zuen.
Era berean, ez zuen aukera galdu nahi izan gizartean hausnarketa sakona egiteko beharra dagoela azpimarratzeko, guraso-hezkuntza egokia sustatzeko, mugak ezartzeko eta frustrazioak onartzen irakasteko, gure gazteen osasun mental ona sustatuz.
Amaitzeko, erantzukizun politikoak dituztenek sistema publikoko osasun-langileentzat lan-baldintza hobeak sortzearen garrantzia azpimarratu nahi izan zuen, partida horietara baliabide ekonomiko gehiago bideratuz, gizartearen ongizatean eragin handia baitute.