Kargatuz...
Mesedez itxaron pixka bat.

Menua

943 278 712

donostia@cop.es

KORONABIRUSAREN INGURUKO GIPUZKOAKO PEO-eko AZKEN BERRIAK

HasieraAlbisteakGipuzkoako PEOKORONABIRUSAREN INGURUKO GIPUZKOAKO PEO-eko AZKEN BERRIAK
HasieraAlbisteakGipuzkoako PEOKORONABIRUSAREN INGURUKO GIPUZKOAKO PEO-eko AZKEN BERRIAK
KORONABIRUSAREN INGURUKO GIPUZKOAKO PEO-eko AZKEN BERRIAK

KORONABIRUSAREN INGURUKO GIPUZKOAKO PEO-eko AZKEN BERRIAK

publicado en Gipuzkoako PEO

Beste Erakunde batzuekin koordinatzen eta Elkargoaren oinarrizko jarduna berrantolatzen saiatzen ari gara.

Hau alarma-egoera bat da eta erabakiak modu antolatu batean hartu behar dira, Gizarteko estamentu guztiekin ahalik eta koordinazio handiena izanik.

Profesionaren jardunerako interés-puntu hauek helarazi nahi dizkizuegu

Os queremos trasladar estos puntos de interés para la gestión de la profesión.

1-COVID-19/SARS-CoV-2 Koronavirusaren pandemiak sortutako egoeraren aurrean eta gai honen muturreko larritasuna kontuan hartuta, Gipuzkoako PEOak, Osasun Ministerioaren eta eskudun diren beste aginte batzuen gomendioak jarraituz, aparteko neurriak hartu dira plantillako langileak babesteko, zein birusaren zabaltzea geldiarazten laguntzeko.

Horrela, telelan neurriak hartu dira langileen plantilla osorako, beraz Elkargoaren egoitza itxita egongo da, hala ere, langileak euren helbide elektronikoetan edo ohiko telefonoan aurkituko dituzue, ohiko ordutegian.

2-Alarma-Egoerako Errege Dekretuak ez du Psikologiako kontsultetara bertaratzea debekatu. Hau, gaur goizean tokiko Osasun Aginteekin kontsultatu ondoren konfirmatu dugu.

Baina, soilik ezohiko egoeretan egongo litzateke justifikatua, zeinetan paziente bat eman litekeen kutsapen batetara arriskatzeak, haren eta haren familiarentzat izan litzazkeen ondorioak kontuan hartuta, dituen arrisku-onurak behin baloratuta, bertaratze bitarteko sorospena behar dela agertzean.

Kontsulta gehienak telefono bitartez edo modu telematikoan burutu daitezke, pazienteak beharrezko tresnak baditu eta erabiltzen badaki.

Kontsulta bat bertaratze bitartekoa izan behar duela erabakitzekotan, aurreko email batean eskaini genizkizuen higiene-neurriak eta entornoaren kudeaketarako aholkuak kontuan hartzea azpimarratzen dizuegu.

Berriro ere zuen esku uzten dugu, erantzukizunez eta erabaki onak hartuz jarduteko.

Psikologiako Kontseilu Nagusiak burututako “Guía para la Práctica de la Telepsicología” Gida partekatzen dizuegu:


3- Elkargokideentzat zein hiritarrentzat sortutako bi baliabide partekatzen dizkizuegu. Koronavirusa arrazoi duen berrogeialdirako kudeaketa psikologirako gidak dira, osasun egoera zail honetan beldurra fenomeno biral ez bilakatzea eta berrogeialdiko konfinamendua jasangarriagoa egitea helburu dutenak.

Gaixotasun infekziosoak arrazoi dituzten berrogeialdietarako kudeaketa psikologikorako Kataluniako PEOaren Gida.

Koronabirusa arrazoi duen berrogeialdirako kudeaketa psikologirako Madrilgo PEOko Gida.


Mesedez, ahal den heinean, emailen bidalketa mugatzea eskatzen dizuegu, saiatu gure komunikazio guztiak, email bidezkoak eta webgunean igota, arretarekin irakurtzen. Hauek modu jarraian eguneratzen joango gara garrantziazko informazio berria aurkezten den heinean.

Segur aski, jasaten ari garen egoera hau denboran luzatuko da eta Gizarteak psikologiako profesionalen beharra izango du. Guztiak egoerak eskatzen duen mailan egongo gara, egun hain zail hauek lehenbailehen amaitu daitezen eta gure jarduera normaltasunez berrartzea esperoz.

Beti bezala zuen kolaborazioa, konfidantza eta laguntza eskertzen dizuegu une hain zail hauetan.

Sonja Massimo, Gobernu Batzordearen izenean.
 
 
16 03, 20