KORONABIRUSAREN INGURUKO KONTSULTARAKO GOMENDIOAK
publicado en Gipuzkoako PEO
COVID-19aren zabaltzea ekiditeko eta haren kontrolean laguntzeko helburuarekin, Gipuzkoako PEOak Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Gipuzkoako Epidemiologia Zerbitzuari gaur kontsulta egin ondoren, jakinarazi nahi du ez dagoela kontsultak isteko obligazorik, aitzitik hurrengo neurriak hartzea gomendatzen da:
Higieneari dagozkion gomendio orokorrak:
- Eskuak maiz garbitu.
- Eztul edo doministiku egitean ahoa eta sudurra ukondoarekin edo zapi batekin estali. Zapia unean bota eta eskuak alkoholezko desinfektatzaile batekin edo ur eta xaboiarekin garbitu.
- Gutxienez metro bateko distantzia mantendu eztul edo doministiku egiten duten edo sukarra duten pertsonengandik.
- Begiak, sudurra edo ahoa ez ikutzen saiatu.
- Eskuekin kontaktuan dauden etxe eta leku publikoetako gainazalen garbiketa handitu.
- Edozein síntoma klinikoren aurrean (sukarra, eztula, aire falta, digestio arazoak, katarroa), kontsulta bertan behera utzi eta nola bilakatzen den ikusi. Gure autonomi erkidegoan horretarako prestatutako telefonora deitu.
- Pazienteei euren egoeraren inguruan galdetu, eta síntoma klinikoak edukitzekotan kontsulta bertan behera utzi.
- Bideragarria bada, kontsultak online burutu.
- Talde terapiak bertan behera utzi.
- Haurdun egotekotan arreta zuzenik ez burutu.
- Itxarote-gelan kontzentrazioak ekidin (adibidez, online arretako eta arreta zuzeneko pazienteak txandakatuz, bi kontsulten artean tarte txiki bat utziz…)
- Kontaktu fisikorik gabeko agurrak egin.
- Paziente baten eta hurrengoaren artean eskuak ur eta xaboiarekin garbitu.
- Pazientearekin gutxienez metro bateko distantzia mantendu.
- Maiz modu egokian aireztatu.
- Higiene materialak eskaini kontsultarako sarreran eta barruko beste guneren batean.
- Pazienteak eta psikologoak ukitzen dituzten objektu eta gainazalak garbitu.
- Orokorrean bilerak ekidin, online burutu.
Gertakarien garapena jarraituko dugu eta jakinaren gainean izango zaituztegu, baita ere zaintzera animatzen zaituztegu.
Halaber, gaia umeekin lantzeko Madrilgo PEOak burututako bi baliabide partekatzen dizkizuegu:
"Rosa contra el virus" ipuina
Recomendaciones psicólogicas
Agur bero bat.
Gipuzkoako PEOko Gobernu Batzordea
13
03, 20