Kargatuz...
Mesedez itxaron pixka bat.

Menua

943 278 712

donostia@cop.es

GIPUZKOAKO PEO-eko 2018ko HAUTESKUNDEETAN BOZKATZEKO AUKERA DESBERDINAK

HasieraAlbisteakGipuzkoako PEOGIPUZKOAKO PEO-eko 2018ko HAUTESKUNDEETAN BOZKATZEKO AUKERA DESBERDINAK
HasieraAlbisteakGipuzkoako PEOGIPUZKOAKO PEO-eko 2018ko HAUTESKUNDEETAN BOZKATZEKO AUKERA DESBERDINAK
GIPUZKOAKO PEO-eko 2018ko HAUTESKUNDEETAN BOZKATZEKO AUKERA DESBERDINAK

GIPUZKOAKO PEO-eko 2018ko HAUTESKUNDEETAN BOZKATZEKO AUKERA DESBERDINAK

publicado en Gipuzkoako PEO

“GIPUZKOAKO PEO-eko 2018ko HAUTESKUNDEETAN BOZKATZEKO AUKERA DESBERDINEN INGURUKO JAKINARAZPENA”



Elkargoko hurrengo hauteskundeetarako bozkapenerako bi aukera daude:

Lehena bozka presentziala hauteskunde-egunean bertan (2018ko abenduaren 1ean 10:00etatik 17:00etara Elkargoaren egoitzan, Jose Arana kalea, 15, behea); bigarrena posta bidezko bozka da (posta ziurtatua edo eskura ematea Elkargoaren idazkaritzan).


Nola eskatu behar da posta bidezko bozka? Posta bidezko bozka presentzialki Elkargoko idazkaritzan, posta ziurtatuaren bitartez edo email bidez eskatu behar da. Hemen duzue eskaera modelo bat.

Noiz eskatu behar da posta bidezko bozka? Azaroaren 15a baina lehen (berdin posta ziurtatu bitartez edo presentzialki egiteko).

Nola eskaintzen du Elkargoak posta bidezko bozka? Behin eskaera jasota, Elkargoak azaroaren 20a baina lehen posta ziurtatuaren bitartez bidaliko du, edo pertsonalki emango du, posta bidezko bozka egiteko beharrezkoa den dokumentazioa.


Posta bidezko bozka egiteko beharrezko dokumentazio dut, orain nola bidaltzen dut nire boza? Elkargokideak bozkatzeko txartela Elkargoak eskainitako gutun-azalean sartu beharko du, behin itxita Elkargoak eskainititako veste gutun-azal handian sartu beharko du Elkargokide txartela, NAN edo gida baimen txartelarekin batera (edo beste identifikazio modu ofizialen bat).


Nora bidali behar dut nire boza? Gutun-azal hau posta ziurtatu bitartez bidali beharko da Hauteskunde Mahaiko presidenteari zuzenduta, edo pertsonalki Elkargoaren egoitzan utzi.


Zein epe dago postaz bozkatzeko? Posta bidezko boza idazkaritzan sarrera Hauteskundeak hasi baina 24 ordu lehenago badu soilik balioko du. Hau da, boza Elkargoko Idazkaritzan azaroaren 30eko 10:00ak baina lehen aurkeztu beharko da.

 

 

Download attachments:
09 11, 18