Kargatuz...
Mesedez itxaron pixka bat.

Menua

943 278 712

donostia@cop.es

IREKI DA HAUTAGINTZAK AURKEZTEKO EPEA - GIPUZKOAKO PEO.KO HAUTESKUNDEAK

HasieraAlbisteakGipuzkoako PEOIREKI DA HAUTAGINTZAK AURKEZTEKO EPEA - GIPUZKOAKO PEO.KO HAUTESKUNDEAK
HasieraAlbisteakGipuzkoako PEOIREKI DA HAUTAGINTZAK AURKEZTEKO EPEA - GIPUZKOAKO PEO.KO HAUTESKUNDEAK
IREKI DA HAUTAGINTZAK AURKEZTEKO EPEA - GIPUZKOAKO PEO.KO HAUTESKUNDEAK

IREKI DA HAUTAGINTZAK AURKEZTEKO EPEA - GIPUZKOAKO PEO.KO HAUTESKUNDEAK

publicado en Gipuzkoako PEO

Gipuzkoako PEOko Gobernu Batzordeak abuztuaren 30ean hasitako hauteskunde prozesuan parte hartzera animatzen zaitu

, hona hemen erlazionatutako informazioa. Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialaren 35. artikuluak dio:



Elkargokideek karguen hautaketan parte hartzeko eskubidea dute.

Hauteskundeak hasi baino hogeita bost egun lehenagora arte aktiboak diren elkargokide guztiek hautesle eta hautagai izateko eskubidea dute Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialeko Gobernu Batzordeko kideen aukeraketan.

Hauteskundeak hasi baino hogeita bost egun lehenagora arte aktiboak ez diren elkargokide guztiek hautesle izateko eskubidea dute Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialeko Gobernu Batzordeko kideen aukeraketan.

Hauteskundeen data baino hogeita bost egun lehenago beren eskubideen etetea dakarren zigorra betetzen ari diren elkargokideek eta beren kuotak egunean ez dituztenek ez dute hautesle izateko eskubidea izango

Hauteskundeen egunean beren eskubideen etetea dakarren zigorra betetzen ari diren elkargokideek eta beren kuotak egunean ez dituztenek ez dute hautagai izateko eskubidea izango.



 

HAUTESKUNDE-EGUTEGIA:

2018ko Abuztuak 30 HAUTESKUNDEEN DEIALDIA. Email eta posta elektronikoak bidaliko zaizkio Gipuzkoako PEO-ko elkargokide bakoitzari.

2018ko urriaren 30a arte KANDIDATUREN AURKEZPEN EPEA: Kandidatura osoak, kargu bakoitzerako proposatzen den pertsona izendatuz, itxiak eta gutxienez 35 elkargokidek bermatuak aurkeztu beharko dira deialdia eta ondorengo bi hilabeteko epean, Gobernu Batzordera idatziz bidaliaz.

2018ko azaroaren 6 EGOKI AURKEZTUTAKO KANDIDATUREN JAKINARAZPENA

2018ko azaroaren 30an 10etan: POSTA BIDEZKO BOZKETAK JASOTZEKO AZKEN EGUNA

2018ko abenduaren 1ean 10:00etatik 17:00ak arte. HAUTESKUNDE DATA: Gipuzkoako PEOeko egoitzan.

2019ko urtarrilaren 1a HAUTATUTAKO GOBERNU BATZORDEAREN POSTUAZ JABETZEKO MUGA EGUNA.

 

13 09, 18