EMAKUNDEREN "VOLAR" FILMAREN BIDEOFORUMA Featured
publicado en Ekitaldia
Emakumearen aurkako indarkeria gorrotagarria gaitzesten dugun data honetan, gure begirada zabaldu behar dugu genero indarkeriaren aztarna azkoz zabalagoa dela ikusteko. Adibide larriena indarkeria matxistaren ondorio gisa eraildako zortzi umeak dira, euren amei minik ahalik eta handiena egiteko modu bezala hildakoak. Gure porrot handiena da gizarte bezala.
Emakumearen aurkako Indarkeriaren Ezabaketarako Nazioarteko Egunaren ospaketa dela eta, Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak Emakundek ekoitutako “Volar” filma ikuskatzeko Bideoforuma antolatu du abenduaren 1erako.
"Volar", Bertha Gaztelumendik zuzendutako pelikulak, indarkeria jasan duten bederatzi emakumeren testigantzak jasotzen ditu.
Genero indarkeria jasan duten bederatzi emakumek asteburu bat pasa dute elkarrekin, landan, euren egunerokotasunetik urrun. Adin eta zeregin desberdinak dituzte baina elkar ezagutzeko gai dira hitzen beharrik izan gabe. Biolentziazko infernu horri aurre egiteko kuraiak batzen ditu baita pairatutako sufrimenduari zentzu bat eman nahi izateak ere. Eta euren bizi-esperientzia eskaintze diete beste emakumeei eta gizarteari.
Abenduaren 1ean, ostirala, 11:00etatik 13:00etara inguru, izango da bideoforuma Elkargoaren egoitzan, Gipuzkoako PEOaren Psikologia, Berdintasun eta Genero Arloak moderatua. Bideoforumaren helburua bertaratutako psikologiako profesional guztiek Genero Indarkeriak hura pairatzen duten emakumeen osasunarengan eta indarkeria matxistako inguruneetan bizi diren haurrengan dituen ondorioen gainean hausnartu ahal izatea da.
Sarrera doakoa eta lekua mugatua. Inskripzioa online burutu beharko da
23
11, 17