
PODCASTAREN KAPITULU BERRIA: "HITZ EGIN DEZAGUN PSIKOLOGIAZ"
publicado en Gipuzkoako PEO
Psikologia modernoak giza jokabideari eta esperientziari buruzko gertaerak bildu ditu, modu sistematikoan antolatu ditu eta ulertzeko teoriak landu ditu. Nahiz eta urte askotan zehar osasun mentala tabu bat izan den gizartearentzat, gero eta gehiago dira zaintzaren garrantziaz kontzientziatutako pertsonak.
Izan ere, gizarteak aurrera egin eta erronka berriei aurre egin ahala, psikologiak ere, aldi berean, eboluzionatu egiten du, aurkezten zaizkigun erronka berri horiei guztiei erantzuteko.
Gaur, Espainiako Psikologiaren egunaren ospakizunadela eta, psikologiari eta haren bilakaerari buruz hitz egin dugu gure podcast-ean Jesús Muñoz De Anarekin, osasun-psikologoa eta Gipuzkoako PEOeko Psikologia Klinikoko eta Osasuneko Arloko arduraduna.
Kapitulu osoa gure Ivoox profilean eta gure web orrian dago eskuragarri.