GIPUZKOAKO PEOak MARTXOAN ANTOLATUTAKO PRESTAKUNTZA
publicado en Gipuzkoako PEO
Martxoan 2 prestakuntza-ikastaro egin dira Gipuzkoako PEOak antolatuta, bata aurrez aurreko formatuan eta bestea online formatuan.
Martxoaren 1ean, Donostiako Costa Vasca hotelean, aretoa beteta, gure familien errealitaterik kezkagarrienetako bat jorratu zen, " Niños y adolescentes testigos de violencia intrafamiliar: evaluación, detección e intervención " ikastaroa emanez, Anna Butjosa psikologian doktoreak zuzenduta. Ikastaroaren helburu nagusia familia barruko indarkeriaren lekuko diren haur eta nerabeen ekintza terapeutikoaren osagai anitzak aztertzea izan zen, ikuspegi psikologiko eta ikertzaile batetik. Eduki teorikoak eta kasu errealak azaltzeaz gain, hausnarketarako eta eztabaidarako espazioak sortu ziren, eguneroko praktikara transferitzen laguntzeko.
Bestalde, joan den martxoaren 15ean egindako "Logoterapia hutsune existentzialari erantzuteko" webinarrean korronte psikologiko horri buruzko hurbilketa bat eskaini zen. Jesús Muñoz De Ana, Javier Aranguren eta Amai Latiegi alor honetako adituek aurkeztu zuten topaketa, eta logoterapiak bizitzako une eta egoera ezberdinetan hutsune existentzialaren erronkei aurre egiten nola lagun dezakeen ikusi zuten. Webinarra psikologia existentzialaren arloan gogoeta egiteko aukera izan zen ikasleentzat.
21
03, 24