Kargatuz...
Mesedez itxaron pixka bat.

Menua

943 278 712

donostia@cop.es

COPGIren PODCASTAREN ESTREINUA

HasieraAlbisteakGipuzkoako PEOCOPGIren PODCASTAREN ESTREINUA
HasieraAlbisteakGipuzkoako PEOCOPGIren PODCASTAREN ESTREINUA
COPGIren PODCASTAREN ESTREINUA

COPGIren PODCASTAREN ESTREINUA

publicado en Gipuzkoako PEO

Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak, Suizidioaren Prebentziorako Munduko Eguna dela eta, psikologiari buruzko dibulgaziozko podcast sail baten lehenengoa abiarazi du
Lehen atal hau irailaren 7an, osteguna, estreinatu zen eta Elkargoaren webgunean zein Elkargoaren Ivooxeko kanalean egongo da ikusgai.



Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak (Gipuzkoako PEO) gizarte osoari zuzendutako psikologiaren inguruko dibulgaziozko podcast bat estreinatu zuen pasa den astean. Irailaren 10ean, igandea, izan zen Suizidioaren Prebentziorako Mundu Egunaren atarian, eskaripeko audio-serie honen lehen kapituluak osasun publikoko arazo hori izango du ardatz, batez ere gazteen kasuan, zeintzuen datuak areagotu egin diren pandemiaren ondoren.

Sonja Massimo Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialeko dekanoaren hitzetan, "hirugarren urtez jarraian, Suizidioa Prebenitzeko Munduko Egunerako leloa “ekintzaren bidez itxaropena sortzea da" izango da, ekintza kolektiborako dei moduko bat osasun publikoko premiazko arazo horri heltzeko. Horregatik, diseinatu dugun podcastaren helburua da gizarteko sektore guztietara iristea. Formatu honek informazio baliotsua eta jarraibide praktikoak eman nahi ditu psikologiako profesionalen laguntzarekin. Azken batean, ekintza kolektiborako deia da, gai kezkagarri bati heltzeko».

Elkargoak Gipuzkoako gizartearekin duen komunikazio-kanal berri honek leihoa eskainiko dio psikologiaren munduari, urtean zehar gaurkotasuna duten gaiak landuko baititu formatu erraz eta erosoan (podcast-a nola, noiz eta non nahi entzun daiteke), pertsona guztientzat ulergarria izateaz gain.

Lehen atala irailaren 7an, osteguna, estreinatu zen. Gizartean kontzientzia eta hezkuntza sortzearen garrantziaren ildotik, inaugurazio-atal hau suizidioan oinarritu da. Oraingoan, Jesús Muñoz De Ana, Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialeko idazkariordea, Klinika eta Osasun arloko arduraduna eta Larrialdi eta Hondamendi eta Larrialdietako Esku-hartze Psikologikorako Taldeko kidea, arduratu da aipatu dugun informazio hori hurbiltzeaz, suizidioari buruzko mitoak desmuntatzeaz eta errealitate horretaz jabetzeko jarraibide praktikoak emateaz.

Gogoan izan Gipuzkoako Psikologoia Elkargo Ofizialaren podcast-a copgipuzkoa.eus webgunean eta Elkargoaren Ivoox kanalean entzun daitekeela.

 

 

11 09, 23