Kargatuz...
Mesedez itxaron pixka bat.

Menua

943 278 712

donostia@cop.es

AGERRALDIA PARLAMENTUAN

HasieraAlbisteakGipuzkoako PEOAGERRALDIA PARLAMENTUAN
HasieraAlbisteakGipuzkoako PEOAGERRALDIA PARLAMENTUAN
AGERRALDIA PARLAMENTUAN

AGERRALDIA PARLAMENTUAN

publicado en Gipuzkoako PEO

Aurreko egunean Eusko Legebiltzarraren osoko bilkuraren PP+Cs-ek aurkeztutako legez besteko proposamenari ezezkoa eman ondoren, joan den ekainaren 23an, Euskadiko 3 PEOetako ordezkariek, Maite Garaigordobil adituarekin batera, agerraldia egin zuten Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean, ikastetxeetan hezkuntza-psikologoak sartzeko eskaera azpimarratzeko.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialok aspaldidanik eskatzen dugu hezkuntza-psikologoaren figura hezkuntza-zentroetan sar dadila, "beharrezko eragile baita hezkuntza-komunitateko kide guztien — hau da, irakasleen, ikasleen eta familien — osasun psikologikoari eta ongizate psikologikoari aurrea hartzeko eta arreta emateko politikak eraginkortasunez ezartzeko".

Honako hauek hartu zuten parte agerraldian: Maite Garaigordobil, Psikologian doktorea, Psikologia Klinikoan espezialista eta Ebaluazio eta Diagnostiko Psikologikoetan katedraduna Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultatean; Eva Audicana Aznar (Arabako PEO), Mireia Centeno (Gipuzkoako PEO) eta Conchi Torre San Miguel (Bizkaiko PEO).

Agerraldi horren ostean, alderdi politikoek informazioa zabaltzeko interesa agertu dute. Ekainaren 22an ez zen proposamena onartu, baina orain politikariek Elkargoetako ordezkariak ezagutzen dituzte, gaiari buruzko informazio gehiago dute eta Elkargoek badakigu alderdi bakoitzak zer jarrera duen.

Beraz, Euskadiko PEOetatik tematzen jarraituko dugu.

 

 

26 06, 23