EKITALDI INSTITUZIONALA: COPGIREN XX. URTEURRENA
publicado en Gipuzkoako PEO
Urtero bezala, Gipuzkoako PEOak atsegin handiz gonbidatzen zaitu urteroko Ekitaldi Instituzionalera. Ekitaldi hori are bereziagoa da 2023. urtean, COPGIk bere sorreraren hogeigarren urteurrena ospatzen baitu.
Maiatzaren 26an izango da ospakizuna, Donostiako Costa Vasca hotelean. Francisco Santolaya jauna, Psikologiaren Kontseilu Nagusiko lehendakaria, izango da bertan, eta Maite Garaigordobil doktoreak hitzaldi bat emango du, zeini ekitaldian zehar omenaldia egingo zaion bere ibilbide akademiko eta profesional osoa dela eta.
Era berean, ordezkari instituzionalak izanen dira:
- Miren Gotzone Sagardui Goikoetxea txit gorena, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua.
- Maite Peña López txit prestua, Gipuzkoako Gizarte Politikako diputatua.
- Juan Manuel Sanzo Ollakarizketa jauna, Gipuzkoako Osasun Lurralde ordezkaria.
Ondoren, ekitaldian parte-hartzaileen arteko harremanetarako gune bat izango da, hoteleko hallean koktel-zerbitzua eskainiko delarik.
Parte hartzeko izena eman beharko da, leku-kopurua mugatua baita
Parte-hartzaileei 11:00etatik 11:15era egingo zaie harrera. 11:25ean ateak itxiko dira, eta ordu horretatik aurrera ezin izango da ekitaldira sartu.