EKIMENEI LAGUNTZA: AIAMA PROIEKTUA
publicado en Gipuzkoako PEO
Gipuzkoako PEOak AIAMA, MANTAZPIKO KONTUTXOAK ekimenaren alde egitea erabaki du, 500 euroko dohaintza baten bidez, besteak beste.
Lara Lopez Ansorena COPGIko Perinatal Psikologiako Lan Taldeko kidearen eta Maria Altuna Lizarraga ilustratzailearen ekimena da proiektu hau. Gipuzkoako Foru Aldundiaren PiztuMeta2022 proiektuaren barruan eta Goteo plataformaren bidez, Matchfunding kanpaina bat jarri dute abian, hainbat amatasunetan lagun dezakeen ipuin eta ilustrazioen liburua argitaratzeko.
Matchfunding-ari esker liburua egia bihurtzeko bidea finantzaketa kolektiboa izango da, sari edo errekonpentsa desberdinak lortzeko aukerarekin. Gipuzkoako Foru Aldundiak pertsona bakoitzak jarritako zenbatekoa biderkatuko du, 100 euroko mugarekin.
Proiektu honek ilustrazioak eta ipuinak konbinatzen dituen liburua baino gehiago izan nahi du. Amaren eta txikien arteko zubia, zainketak baloratzeko baliabide bat, laztan bat.
Ama-zoriontasunak, ilusioak, poztasunak, maitasunak eta plazerak bakardade, nahasmen, tristura, haserre, neke eta sentimendu kontraesankorrekin topo egiten dute maiz. Gehiegitan, sentimendu horiek ezkutatuko ditugu, besteek pentsatzen dutena pentsatuko dutelakoan, txikiari kalterik ez egiteko, edo nola gauden konturatzeko astirik ez dugulako.
Proiektu honen bidez, hori guztia ikusarazi eta normalizatu nahi da. Liburu honekin, amek tarte bat hartuko dute beren buruarekin konektatzeko. Txikienekin ere bai. Haurrek, berriz, hobeto ulertuko dute hautematen dutena, amak hitzak jarriko baitizkio.
Zuk ere lagundu dezakezu.
Proiektuari buruzko informazio guztia: https://eu.goteo.org/project/aiama-mantazpiko-kontutxoak
Kofinantzatzea: https://www.goteo.org/invest/aiama-mantazpiko-kontutxoak
Zalantzarik baduzu, Matchfundingak nola funtzionatzen duen azalduko dizugu esteka honetan:
https://docs.google.com/document/d/18p9nb9d0cYgP87CZHgriw77baPAB73tk/edit
29
09, 22