GIPUZKOAKO PEO-KO HAUTESKUNDEEN DEIALDIA
publicado en Gipuzkoako PEO
Elkargokide hori, Gipuzkoako PEOeko Gobernu Batzordeak hauteskundeetarako deia egin eta gaur hasten den hauteskunde-prozesuan parte hartzera gonbidatzen zaituzte.
Era berean, jakinarazten dizuegu Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialaren Estatutuen 35. artikuluaren arabera:
Elkargokideek karguen hautaketan parte hartzeko eskubidea dute.
Hauteskundeak hasi baino hogeita bost egun lehenagora arte aktiboak diren elkargokide guztiek hautesle eta hautagai izateko eskubidea dute Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialeko Gobernu Batzordeko kideen aukeraketan.
Hauteskundeak hasi baino hogeita bost egun lehenagora arte aktiboak ez diren elkargokide guztiek hautesle izateko eskubidea dute Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialeko Gobernu Batzordeko kideen aukeraketan.
Hauteskundeen data baino hogeita bost egun lehenago beren eskubideen etetea dakarren zigorra betetzen ari diren elkargokideek eta beren kuotak egunean ez dituztenek ez dute hautesle izateko eskubidea izango.
Hauteskundeen egunean beren eskubideen etetea dakarren zigorra betetzen ari diren elkargokideek eta beren kuotak egunean ez dituztenek ez dute hautagai izateko eskubidea izango.
HAUTESKUNDE-EGUTEGIA:
2022ko irailak 28 HAUTESKUNDEEN DEIALDIA. Emailak bidaliko zaizkio Gipuzkoako PEO-ko elkargokide bakoitzari.
2022ko azaroaren 28a arte KANDIDATUREN AURKEZPEN EPEA: Kandidatura osoak, kargu bakoitzerako proposatzen den pertsona izendatuz, itxiak eta gutxienez 35 elkargokidek bermatuak aurkeztu beharko dira deialdia eta ondorengo bi hilabeteko epean, Gobernu Batzordera idatziz bidaliaz.
2022ko abenduaren 2 EGOKI AURKEZTUTAKO KANDIDATUREN JAKINARAZPENA.
2022ko abenduaren 13a: POSTA BIDEZKO BOZKETAK ESKATZEKO AZKEN EGUNA.
2022ko abenduaren 27an 10etan: POSTA BIDEZKO BOZKETAK JASOTZEKO AZKEN EGUNA.
2022ko abenduaren 28an 10:00etatik 17:00ak arte. HAUTESKUNDE DATA: Gipuzkoako PEOeko egoitzan.
2023ko urtarrilaren 28a HAUTATUTAKO GOBERNU BATZORDEAREN POSTUAZ JABETZEKO MUGA EGUNA.