Kargatuz...
Mesedez itxaron pixka bat.

Menua

943 278 712

donostia@cop.es

INDARKERIA MATXISTAREN BIKTIMEN PROGRAMAKO ZERRENDEN IREKIERA

HasieraAlbisteakGipuzkoako PEOINDARKERIA MATXISTAREN BIKTIMEN PROGRAMAKO ZERRENDEN IREKIERA
HasieraAlbisteakGipuzkoako PEOINDARKERIA MATXISTAREN BIKTIMEN PROGRAMAKO ZERRENDEN IREKIERA
INDARKERIA MATXISTAREN BIKTIMEN PROGRAMAKO ZERRENDEN IREKIERA

INDARKERIA MATXISTAREN BIKTIMEN PROGRAMAKO ZERRENDEN IREKIERA

publicado en Gipuzkoako PEO

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako PEOaren artean hitzarmendutako Indarkeria Matxistaren edo sexu askatasunaren aurkako ustezko delituen biktima izan diren emakumeei laguntza psikologikoa emateko Programako zerrendak ireki dira.

Programaren parte izateko baldintzak beheko zerrendan daude. Aipatutako baldintzak betetzen direla frogatzeko agiriak martxoaren 8a baino lehen aurkeztu beharko dira hurrengo estekako formularioaren bitartez: Zerrenda Profesionalen Deialdia - Indarkeria (copgipuzkoa.eus)

 

BALDINTZAK:
  • Elkargokide izatea eta Elkargoko kuoten ordainketan egunean egotea.
  • Osasun Titulua: Psikologia Klinikoan Aditua, Osasun Psikologia Orokorrean Masterra edo Osasun Psikologian Habilitazioa.
  • Indarrean dauden Zerga betekizunak eta Gizarte Segurantzarekiko betekizunak egunean edukitzea.
  • Osasun Zentroaren baimena. Zentro bat baina gehiago edukitzekotan zentro bakoitzaren baimena aurkeztu.
  • Erantzukizun Zibileko Asegurua.
  • Aurrekari penalen eta Izaera sexualeko Delituen ziurtagiria (soilik adin txikikoak artatzekotan).
  • Kanpoko gainbegiratzaile teknikoa izatea.
  • Urte 1etik gorako esperientzia izatea psikoterapeuta edo psikologo kliniko gisa.
  • Indarkeria matxista edo/eta genero ikuspegian oinarrizko formakuntza.
  • Bateraezintasuna: Psikoterapeuta zereginak beteko dituzten profesionalek ezin izango dute psikoterapeuta gisa ez beste lanik egin foru ardurako indarkeria matxistaren emakume biktimen eremuko zerbitzuetarako kontratua edo hitzarmena duten erakundeentzat.
  • Memoria Teknikoa (gehienez orri bat):
Orrialde bat gehienez.
Erreferentziazko esparru teorikoa.
Terapian erabiliko diren jarduera plana eta ildo metodologikoa.
Zerbitzua emateko jarriko diren bitarteko teknikoak eta materialak.
Zerbitzuaren hizkuntzak.
Kanpoko gainbegiraketa teknikoaren deskribapena, maiztasuna eta gauzatuko duen profesionalaren izena.
Datuak eta txostenak aurkezteko neurriak (Izaera pertsonaleko datuen babesari buruzko lege organikoa betetzea)

 

 

17 02, 22