Kargatuz...
Mesedez itxaron pixka bat.

Menua

943 278 712

donostia@cop.es

MAITE GARAIGORDOBILEK JOSÉ LUIS PINILLOS SARIA JASO DU

HasieraAlbisteakPsikologiako Kontseilu OrokorraMAITE GARAIGORDOBILEK JOSÉ LUIS PINILLOS SARIA JASO DU
HasieraAlbisteakPsikologiako Kontseilu OrokorraMAITE GARAIGORDOBILEK JOSÉ LUIS PINILLOS SARIA JASO DU
MAITE GARAIGORDOBILEK JOSÉ LUIS PINILLOS SARIA JASO DU

MAITE GARAIGORDOBILEK JOSÉ LUIS PINILLOS SARIA JASO DU

publicado en Psikologiako Kontseilu Orokorra

Maite Garaigordobil elkargokide gipuzkoarrak Psikologiako Bikaintasunaren eta Berrikuntzaren José Luis Pinillos Saria jaso du Bizialdi Osoko Ibilbide Profesionalaren kategorian, 2021eko edizioan.

Maite Garaigordobil Landazabalek, Psikologian doktore, Psikologia Klinikoan espezialista eta Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultateko Ebaluazio eta Diagnostiko Psikologikoko katedradunak, Psikologiako Bikaintasunaren eta Berrikuntzaren José Luis Pinillos Saria jaso du Bizialdi Osoko Ibilbide Profesionalaren kategorian, 2021eko edizioan. Bizitza osoa eskaini dio testuinguru klinikoetako eta hezkuntzakoetako esku hartze psikologikoarekin zerikusia duten gaiei buruzko irakaskuntza eta ikerketa jarduerari eta haur, nerabe eta helduentzako ebaluazio psikologikorako tresnak garatzeari, eta duela pare bat urte erretiroa hartzeko unea iritsi zitzaion. Eta, horrekin batera, bere ibilbide profesionalaren aintzatespen hori.

Saria Psikologiako Bikaintasunaren eta Berrikuntzaren VIII. Jardunaldian banatu zen. Psikologiaren Kontseilu Nagusiaren egoitzan egin zen, Madrilen, eta Psikologiaren Sustapen eta Garapen Zientifiko eta Profesionalerako Espainiako Fundazioak (Psicofundación) eta Cardenal Cisneros Goi Mailako Irakaskuntza Zentroak antolatu zuten. María Rosa Álvarez Prada Galiziako Psikologoen Elkargo Ofizialeko dekanoak eman zion saria Maite Garaigordobili.

 

Maite Garaigordobil erreferentea da Psikologia Klinikoan estatu mailan, eta, haurren eta gazteen esku hartzearen arloan egin dituen ekarpenen artean, azpimarratzekoa da esperimentalki baliozkotu diren esku hartze psikologikoko 6 programa sortu dituela, garapen sozioemozionala sustatzeko eta haurtzaroan eta nerabezaroan indarkeria prebenitzeko. Ildo horretan, lankidetza jolaseko lau programa (Programas Juego), nerabeentzako beste bat, eta nerabezaroan bullyinga eta cyberbullyinga prebenitzeko eta murrizteko esku-hartze programa bat (Cyberprogram 2.0) sortu ditu, bullyinga eta cyberbullyinga eskolatik eta familiatik prebenitzeko online bideo joko batekin (Cybereduca cooperativo 2.0) osatzen dena, bai eta «Bullying y Cyberbullying: Estrategias de evaluación, prevención e intervención» izeneko oinarri teorikoko eskuliburu bat ere. Halaber, 37 ebaluazio tresna eraiki ditu eta hainbat ikerketa proiektu zuzendu ditu.  Bestalde, «Evaluación Psicológica: Diseño de instrumentos, Evaluación de programas de intervención y aplicaciones epidemiológicas» ikertaldearen koordinatzaile gisa, 8-10 urte bitarteko umeen emozioak eta depresio sintomak hobetzeko «Pozik Bizi-Vivir Feliz» izeneko programa diseinatu du.

Gazteen osasun mentala eta ongizate emozionala sustatzeko diziplinarteko ikerketa sareko (RED PROEM) kidea izan da. 32 libururen egilea, 67 liburu kapituluren egilea eta estatuko eta nazioarteko ospe handiko aldizkarietan argitaratutako 191 ikerketa artikuluren egilea da, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren Hezkuntza Ikerketako Lehen Sari Nazionala jaso zuen 1994an eta 2003an, eta, 2012an, Ebaluazio Psikologikoko ikerketa lan onenaren Nicolas Seisdedos saria jaso zuen, besteak beste. Ikerketa eta dibulgazio lanaren ondorioz, lau seiurteko ditu ikerkuntzan eta bat ezagutzaren eta berrikuntzaren transferentzian, eta, 2020an, eragin handiena duten ikertzaileen Stanford Unibertsitateko rankingean sartu dute. Era berean, 200 hitzaldi baino gehiago eman ditu estatuko eta nazioarteko kongresuetan, eta 100 hitzaldi baino gehiago, eta 100 prestakuntza ikastaro baino gehiago eskaini dizkie psikologiako eta hezkuntzako profesionalei.

 

Iturria: EHU

01 02, 22