Kargatuz...
Mesedez itxaron pixka bat.

Menua

943 278 712

donostia@cop.es

BERROGEIALDI AMAIERAKO GIPUZKOAKO PEOaren OHARRA

HasieraAlbisteakGipuzkoako PEOBERROGEIALDI AMAIERAKO GIPUZKOAKO PEOaren OHARRA
HasieraAlbisteakGipuzkoako PEOBERROGEIALDI AMAIERAKO GIPUZKOAKO PEOaren OHARRA
BERROGEIALDI AMAIERAKO GIPUZKOAKO PEOaren OHARRA

BERROGEIALDI AMAIERAKO GIPUZKOAKO PEOaren OHARRA

publicado en Gipuzkoako PEO

Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialetik Gipuzkoako Bizanleari zuzendu nahi gatzaio.
Pandemiaren eta konfinamenduaren hasierarekin bat eginez, martxoaren 19an, gure herrikideak lagundu nahi izan genituen aparteko egoera baten aurrean, aurreikusi zitekeelarik eguneroko bizitzan zailtasun garrantzitsuak eta sufrimendua emango zirela.
Arreta psikologikoko telefonoa jarri genuen martxan (692 566160), doakoa eta biztanleria guztiari irekia.
Elkargoko Gobernu Batzordeko bi kidek koordinatuta eta elkargokidetze eta prestakuntza baldintza profesionalak betetzen ziztuzten 82 bolondresek zerbitzua emanda, laguntza psikologiko eske ziren 370 dei baina gehiago artatu dira.
Halaber Covid-arekin larri Donostia Ospitalean zeuden pazienteen arretarako programa desberdindu bat jarri zen martxan eta modu solidarioan artatu zitzaien talde adituaren partetik: GIPEC, Elkargoko Larrialdi eta Hondamendietan Esku-hartzeko taldea.
Epidemiaren garapena ikusita, konfinamenduaren erlaxamendua aurreikusten delarik maiatzaren 11tik aurrera, data horretatik aurrera bi programak desaktibatzea erabaki dugu.
Hain une zail hauetan gure Gizartea lagundu izana espero dugu eta Gobernu Batzordetik eskerrak eman nahi dizkiegu publikoki gure elkargokideei modu altruistan ekimen honi gehitu izana.
Psikologiak asko du eskaintzeko datorren denboraldi berri honetan. Gogo-aldarte baxua, estresa, beldurrak, antsietatea, doluaren kudeaketarako zailtasunak eta abar dituzten pertsonek Psikologian euren sufrimendua konpontzeko edo hobetzeko tratamendu bat izango dute. Mailakako normalizazioarekin, psikologoak berriro operatibo egongo dira euren kontsultetan, haiek behar dutenean artatuak izateko.
Oso garrantzitsua iruditzen zaigu Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialetik azpimarratzea psikologoaren profesioa soilik psikologo batek burutu dezakeela, beharrezko titulazioa edukita eta elkargokide izanik.
Edozein zalantzarako, intrusismoaren arriskuen aurka borrokatu nahian eta Gizartearentzako berme izanik, gure Erakundea biztanleriari eskaintzen zaio terapia psikologikoa eskaintzen ari den pertsonaren gaineko informazioa eska ahal dezan (943 278712).
Azkenik, Gipuzkoar guztioi indarra eman eta gure adeitasun osoa helarazi nahi diegu.
Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialeko Gobernu Batzordea.
08 05, 20