FAMILIA HARRERA ESPEZIALIZATUKO KANPAINA
publicado en Albiste orokorrak
Gipuzkoako Foru Aldundiak ezaugarri eta behar bereziak dituzten haur eta nerabeak hartzera animatzen du. Honetarako prest dauden harrera espezializatuko 10 pertsona eta familia behar dira.
Beharrezkoa da familia bakoitzean heldu batek prestakuntza eta esperientzi profesional mailan baldintza batzuk betetzea, kasu bakoitzean onartutako funtzio berezituak garatu ahal izateko.
Horretarako Gipuzkoko Foru Aldundiaren laguntza ekonomiko eta teknikoa izango du. Eta parte hartzea Agintzarirekin, proiektuaren esleipenduna, zerbitzu-prestazio kontratu baten bidez arautuko da.
Informazio gehiago lerro hauen azpian atxikitutako dokumentuan.