PSIKOLOGIAKO ESTATU MAILAKO BILTZARREAN PARTE HARTZEKO BEKAK
publicado en Gipuzkoako PEO
Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak uztailaren 21 eta 24 bitartean Gasteizen izango den Psikologiako Estatu mailako IV. Biltzarrean parte hartzeko 2 beken eskaera-epea irekitzen du.
Hurrengo uztailaren 21etik 24ra Gasteizen Psikologiako Estatu mailako IV. Biltzarra izango da, Espainiako Psikologiako Kontseilu Nagusiak eta Psicofundación-ek antolatua. Gipuzkoako Psikologia Elkargotik lan zientifiko bat eskaini dezaketen elkargokideen parte-hartzea sustatu nahi dugu.
Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak profesioarentzat hain garrantzitsua den ekitaldi honetan parte hartzera animatu nahi ditu bere elkargokideak, eta horretarako inskripzio kuota goiztiarra ordaintzen duten 2 beka eskaini nahi ditu.
Beka eskuratu nahi dutenek eskaera bat aurkeztu beharko dute Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialean (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoan), Biltzarrera proposatutako lanaren laburpena gehituz.Eskaera hau apirilaren 12a arte egin daiteke (Biltzarrera lana aurkezteko epea martxoaren 29an amaitzen da).
Lanen balorazioa bi irizpide jarraituz egingo da:
- Ikerketa bati eutsitako lana izatea.
- Dagokion arloren barnean berrikuntza bat izatea.
Biltzarrera lanen proposamena aurkezteko epea martxoaren 29an amaitzen da eta onarpen edo errefusa maiatzak 3 baina lehen jakinaraziko da. Maiatzaren 31ean lana aurkezten dutenentzako inskripzio-epea amaitzen da.
Bekaren ordainketa Biltzarrerako inskripzioa frogatzean burutuko da.
Parte-hartzeko moduak: http://www.cnp2019.es/inscripcion/Modalidades-presentaci%C3%B3n
Epeak: http://www.cnp2019.es/inscripcion/fechas
Lanen bidalketa: http://www.cnp2019.es/index.php?page=registro&operacion=Validar
27
03, 19