Kargatuz...
Mesedez itxaron pixka bat.

Menua

943 278 712

donostia@cop.es

GOBERNU BATZORDEAREN URTARRILEKO ZIRKULARRA

HasieraAlbisteakGipuzkoako PEOGOBERNU BATZORDEAREN URTARRILEKO ZIRKULARRA
HasieraAlbisteakGipuzkoako PEOGOBERNU BATZORDEAREN URTARRILEKO ZIRKULARRA
GOBERNU BATZORDEAREN URTARRILEKO ZIRKULARRA

GOBERNU BATZORDEAREN URTARRILEKO ZIRKULARRA

publicado en Gipuzkoako PEO

Elkargokide agurgarriak:

Asko pozten gaitu Gobernu Batzordeari berriro zuekin harremanetan jartzeak, lehen aldiz abenduaren 21eko gure kargu jabetzearen ondoren. 



Langileen Gabonetako oporrak zirela eta, Elkargoa itxita egon zen Urtarrilaren 7a arte, beraz ezin izan dugu gure lana modu egokian data hori arte hasi.

Gure asmoa Gobernu Batzordearen jardueren eta abiarazten diren ekimenen  inguruko informazio maila altu bat mantentzea da, beti gure hauteskunde-programa betetzeko xedearekin.

Kudeaketaren ikuspuntutik ez da botereen eskualdatzerik egon, egoera hauetan ohikoa izaten dena; baina gertaera onartu eta ahalik eta bizien lan egiten saiatu gara, planteatu nahi ditugun ekimenen martxan jartzea atzeratu ez dadin.

Hainbat gairi erantzuna eman behar diegu, egoera ekonomikoaren azterketa eta kanpo-zerbitzuen kontratazioa bezala. Honetan lan egiten ari gara eta dena lehenbailehen eguneratuta edukitzea espero dugu.

Gaiei ekiten joango gatzaie lehentasuna premia handiagoa dutenei emanez. Suposatzen dugu zuetako askok ideiak eta Elkargoaren barne jardueraren bat aurrera eramateko gogoa dituzuela. Berez, elkargokide batzuk jada aztertzen hasi garen proposamen batzuk helarazten joan dira.

Zuen ideiak jakinaraztera animatzen zaituztegu, aukeraketarako irizpideak zehaztasun zientifikoa eta gainerako elkargokideen interesekoa izatea direlarik.

Gure profesioak alderdi  eta lan-arlo asko dauzka (klinikoa, soziala, lanekoa, hezkuntzakoa, kirolekoa, larrialdietakoa, neuropsikologia…) eta arlo guzti hauek gure Erakundearen barne hazteko aukera  edukitzea  nahiko genuke.

Gutxi barru Lan-taldeen, prestakuntza ikastaroen eta sortuko diren Arloen inguruko proposamenak ateratzen joango gara, elkargokideen interes eta proposamenak kontutan hartuta.

Gure kezketako bat profesioan hasten diren edo euren jarduera hasi ondoren lana galdu duten pertsonak dira. Garrantzitsua iruditzen zaigu haiek Elkargoari lotuta jarraitzea, beti ager baitaitezke lana aurkitzen edo modu autonomoan euren jarduera hasten  lagun dezaketen prestakuntza aukerak, eta egoera horretan gastu bat gehiago, elkargokide kuota bezala, nekeza izan daiteke.

Egun, titulatu berri diren elkargokide berriek elkargokide kuotan %50eko deskontua dute.

Gure Gobernu Batzordearen azken bileran langabezi egoeran dauden elkargokideei  ere deskontu bat egiteko neurria onartu dugu, indarrean 2019ko 2. seihilabetean sartuko dena, behin deskontuaren zenbatekoa erabakita, zenbat eskatzaile egongo  diren eta honek ekar dezakeen gastuaren arabera zehaztuko dena.

Gutxi barru aipatutako lehentasunezko gai guzti hauen inguruko informazioa zabaltzen joango gara, baita honen inguruko zuen interesak kontsultatzen ere..

Agur bero bat,

 

 

29 01, 19