Kargatuz...
Mesedez itxaron pixka bat.

Menua

943 278 712

donostia@cop.es

Elkargokide egin

HasieraProfesionalakElkargokide egin
HasieraProfesionalakElkargokide egin

“Herri-administrazioan edo beste edozein erakundetan Psikologia erabiltzeko, edozein modalitatetan, noizbehinka edo etengabe, norberaren edo besteren kontura, beharrezkoa eta nahitaezkoa da elkargokide egitea (2/1974 Legea; 43/1979 Legea; 7/1997 Legea; 481/1999 Errege Dekretua; B.O.C. 2001/052).”

Elkargokidetza burutu ahal izateko, beharrezkoa da on-line formularioa betetzea alta on-line botoian sakatuz (behean), ondoko dokumentazioa atxikitzea eta ordainketa burutzea (email bidez bidaliko da faktura transferentzia bidez edo idazkaritzan ordaintzeko):


1. JATORRIZKO TITULUA ETA BI ALDEEN FOTOKOPIA.

*Titulua ez daukazuenok, eskatu izanaren egiaztagiriaren fotokopia aurkeztu beharko duzue.

* Azken promoziokoak bazarete (azken ekainean, uztailean edo irailean graduatuak), gainditutako azken azterketaren papeleta aurkeztu beharko duzue, edota ziurtagiri akademikoa, bai eta fotokopia bat ere.

2. NORTASUN AGIRI NAZIONALAREN FOTOKOPIA.

3. NAN NEURRIKO ARGAZKIA.

4. Elkargoko saihilabeteroko ordainagirien helbideratzea egin nahi deneko BANKU-ENTITATE EDO AURREZKI KUTXAKO DATUAK: iban kodea, kontu zenbakia, agentzia eta helbide osoa. Titularraren izena.
 

OHAR GARRANTZITSUA: Elkargokide egitean titulua ordaindu izanaren erreziboa aurkezten duzuenok 12 hileko epea izango duzue titulua aurkezteko; bitartean, behin-behineko elkargokide izango zarete.

 

INSKRIBATZEKO KUOTA100,45 €
AZKEN PROMOZIOKOAK INSKRIBATZEKO KUOTA50,23 €
SEI HILEKO KUOTA100,45 €


Elkargokide egitean, altaren kuota eta sei hilekoa (edo zati proportzionala) ordaindu beharko dituzue. Ordainketa txartelarekin edota eskudirutan egingo da Elkargoko idazkaritzan edo transferentzia bidez (Idazkaritza bitartez emango da kontuaren zenbakia).

Elkargokide egiteko bide telematikoa