Castellano - Euskaraz
TRATU TXARREN BIKTIMAK ARTATZEKO PROGRAMA
PROGRAMA DE INSERCIÓN
PROGRAMA DE INFANCIA
Ventanilla Única
"Leihatila Bakarra. Zure izapide guztiak online"
Tratu txarren biktimak artatzeko programa
BIZIKIDETASUNAREN ESPARRUAN TRATU TXARRAK JASATEN DITUZTENEI ETA/EDO SEXU ASKATASUNAREN AURKAKO DELITUEN BIKTIMEI LAGUNTZA PSIKOLOGIKOA EMATEKO PROGRAMA
Gipuzkoako Psikologoen Elkargo Ofizialak hitzarmen bat sinatu zuen 1993an Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, bizikidetasunaren esparruan tratu txarrak jasaten dituztenei eta/edo sexu-askatasunaren aurkako delituen biktimei laguntza psikologikoa emateko.
Hona programaren ezaugarriak :
  • Tratamendu terapeutiko espezializatua eskaintzen zaie bai bizikidetasunaren esparruan tratu txarrak jasan dituztenei (hau da, harreman afektibo batean) eta/edo sexu-askatasunaren aurkako delitu izan daitezkeenen biktimei. Horrez gain, erasotzaileei ere zuzentzen zaie programa, baldin eta hala eskatzen badute, edota kartzela-zigorra ezarri duen epaiak, zigorra eteteko baldintza gisa, halako programara joatea xedatzen badu.
  • Beharrezkoa den kasuetan, saio terapeutikoak bikotekidearekin eta seme-alabekin ere egingo dira.
  • Laguntza psikologikoa Psikologiaren arloko profesionalek ematen dute prestakuntza klinikoa daukate, eta gutxienez lau urteko eskarmentua lanbide profesionalean. Gaur egun, halako kasuez arduratzen diren 86 psikologo profesional ditugu, Gipuzkoako Lurralde Historikoan banatuta.
  • Programa honen barruan, laguntza psikologikoa jaso dezakete bai bizikidetasunaren esparruan tratu txarrak jasan dituztenek, bai sexu-askatasunaren aurkako delitu izan daitezkeenen biktimek; betiere, bizilekua Gipuzkoako Lurralde Historikoan baduta. Laguntza hori jasotzeko, udalerriko Gizarte Ongizatearen Sailera jo behar dute.
Informazio gehiago ikusi ahal izateko, erregistratuta egon behar duzu, erabiltzailea sartu.
Copyright © 2012 Gipuzkoako Psikologoen Elkargo Ofiziala - Jose Arana kalea, 15, behea - 20001 Donostia - Tel. : 943 278712 - E-posta : donostia@cop.es