Castellano - Euskaraz
Ventanilla Única
"Leihatila Bakarra. Zure izapide guztiak online"
ERAKUNDEEKIN EGINDAKO HITZARMENAK ETA LANKIDETZAK
emaitza aurkitu dira
KATEGORIA :
-
TEXTU LIBREA :
bilatu
EHU-KO IKASLEENTZAKO PRAKTIKAK .
Deskribapena: Gipuzkoako Psikologoen Elkargo Ofizialak, Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, beren lanbidean diharduten elkargokideen zerrenda eskaintzen du, Psikologiako lizentziatura edo gradu-irakaskuntzan goi-mailan dauden ikasleak praktikak egiteko onartu eta, horrela, beren lanbidearekin zuzeneko harremanean jardunez, prestakuntza praktiko bat lor dezaten.
Imagen Convenio
ARRETA PSIKOLOGIKOAREN PROGRAMAK .
Deskribapena:

Gipuzkoako Psikologo Elkargoak Ofizialak, Giopuzkoako Foru Aldundiarekin hiru Arreta Psikologiko Programa hitzarmendurik ditu: - Tratu txarren biktimei arreta psikologikoa. - Babesgabetasun egoeran dauden adin txikikoentzat eta euren familientzat arreta psikologikoa. - Gizarte bazterketako egoeran dauden pertsonei arreta psikologikoa. Atxikituriko dokumentuan profesionalak homologatzeko eta eman beharreko zerbitzuen funtzionamendurako irizpideak eta prezioak ikus ditzazkezue.

Imagen Convenio
IKASLEEI ETA GAINERAKO UNIBERTSITATEKIDEEI ARRETA PSIKOLOGIKOA EMATEKO HITZARMENA.
Deskribapena:

2012. urteko otsailean Gipuzkoako PEOak eta EHUk, Psikologia Aplikatuko Zerbitzuaren (SPA/PAZ) bitartez, Lankidetza Hitzarmen bat sinatu genuen, zeinen bitartez arreta psikologikoko zerbitzua ematen zaion Gipuzkoako Lurralde Historikoan ikaslegoari eta gainontzeko unibertsitate komunitateari.

 

Aipatutako hitzarmenaren baitan, UPV/EHUko SPA/PAZ-ak lehen ebaluazio bat, diagnosi orientazioa eta esku-hartze labur bat eskainiko ditu, zeintzuen ondoren beharrezkoa duten eta ados dauden pertsonak Gipuzkoako elkargokide diren eta lanean diharduten profesionalei bideratuak izango dira.

 

Gipuzkoako PEOa lanean diharduten, eskaera egiten duten eta hau onartu ondoren SPA/PAZetik bideratutako pertsonei euren zerbitzuak hurrengo baldintzen baitan eskaintzeko prest dauden horien zerrenda bat osatzeko konpromisoa hartze du:

 

-  Ikaslearentzako baldintza ekonomiko onuragarriak lehen 10 sesioetan.

- 11. sesiotik aurrera alde biek (ikaslea eta profesionala) adostuko dute ondoren mantenduko duten akordio ekonomikoa.

 

Hitzarmen honek urte beteko iraunaldia du, urte natural bakoitzeko urtarrilaren 1ean tazituki berrituz.

 
Imagen Convenio
Copyright © 2012 Gipuzkoako Psikologoen Elkargo Ofiziala - Jose Arana kalea, 15, behea - 20001 Donostia - Tel. : 943 278712 - E-posta : donostia@cop.es