Castellano - Euskaraz
Ventanilla Única
"Leihatila Bakarra. Zure izapide guztiak online"
ZERBITZUAK. EREMU ADMINISTRATIBOA. IKASGELA ALOKATU
Elkargoko ikasgela alokatu ahal izateko, eskaera-orria bete behar da, eta Gobernu Batzordearen oniritzia jaso. Ikasgela prestakuntza emateko edo gisa horretako xedeetarako erabili behar da.
ALOKATZEKO BALDINTZAK:
Ikasgela alokatzeko eskaera egiten duenak, formularioa beteta entregatzeaz gain, proiektu bat aurkeztu beharko du, ondoko alderdi hauek zehazten dituena: ikastaroaren, hitzaldiaren edo mintegiaren izenburua, antolatzailea, hartzaileak, helburuak eta eginkizuna. Horrekin batera, bere prestakuntzaren xehetasunak eta ikastaroa emateko gaitasuna egiaztatu beharko ditu.
Psikologiaren arloko ikastaroek lehentasuna izango dute. Halakoetan, ikastaroari hasiera eman baino gutxienez 48 ordu lehenago, eskatzaileak ondoko hauek aurkeztu beharko ditu Idazkaritzan::
1. Bertaratuko direnen erregistro-orria.
2. Bertaratuko diren Psikologiako ikasleen nortasun-agiriaren fotokopiak, elkargokideen txartelaren fotokopak, eta Psikologiako titulazioaren fotokopiak; guztia ere, bertaratuko direnak Psikologiaren arlokoak direla egiaztatzearren (Psikologoen Elkargokoak edo Psikologia Fakultatekoak).
Agiri guztiak Batzar Iraunkorrak aztertuko ditu.
Ikasgela alokatzeko kontratua sinatzean, zenbateko osoaren % 15eko fidantza ordaindu beharko da.
Ikasgelaren ezaugarriak:
Azalera: 47 m2.
24 aulki edo 12 mahai-aulki.
foto aula foto aula
2014an finkatutako prezioak:
PREZIOAK Egun osoa Egun erdia
Ikasgela, elkargokideentzat: 92,05 € 61,60 €
Ikasgela, elkargokide ez direnentzat: 129,40 € 86,25 €
Proiektagailua, elkargokideentzat: 30,85 € 15,40 €
Proiektagailua, elkargokide ez direnentzat: 43,15 € 21,60 €
Ikasgela alokatzeko baimena eskatzeko formularioa:
On-line formularioa:
IKASGELA:
ESKATZAILEAREN DATUAK
Izen-abizenak:
NAN:
Harremanetarako telefonoa(k):
Helbide elektronikoa:
Helbidea:
Posta-kodea:
Udalerria:
Elkargokidea al zara?
JARDUERARI BURUZKO DATUAK
Jarduera mota:
Egunak:
Ordutegia - Goizez:
Ordutegia - Arratsaldez: -
Proiektagailua erabiliko al duzue?:
Copyright © 2012 Gipuzkoako Psikologoen Elkargo Ofiziala - Jose Arana kalea, 15, behea - 20001 Donostia - Tel. : 943 278712 - E-posta : donostia@cop.es