Kargatuz...
Mesedez itxaron pixka bat.

Menua

943 278 712

donostia@cop.es

Albisteak

HasieraAlbisteak
HasieraAlbisteak
PROFESIOAREN DEFENTSARAKO EKIMENA

PROFESIOAREN DEFENTSARAKO EKIMENA

publicado en Gipuzkoako PEO por Colegio Oficial de Psicología

Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak, Gipuzkoako Botikarien Elkargo Ofizialaren laguntzarekin, kanpaina bat jarri du abian lanbidea ikusarazteko eta herritarrak sentsibilizatzeko, beren ongizate emozionala edo osasun mentala egoera ezin hobean ez dagoela uste dutenean Psikologiako profesional kualifikatuengana jo dezaten.

Batetik, psikologia-zentroetara egiten diren bisitak sustatu nahi ditugu, eta Osasun Mentalak oraindik duen estigma hausten saiatu; bestetik, intrusismoa gutxitu nahi dugu, zerbitzu profesional, etiko eta bermeduna bermatzen duten profesional kolegiatuetara bideratuz.

 

Horretarako, eskuorri elebidun bat prestatu da, azarotik aurrera Gipuzkoako farmazia guztietan banatuko dena, herritarrei helarazteko.

 

 

Gehiago irakurri

19 Urr, 22
HITZARMENAREN BERRITZEA

HITZARMENAREN BERRITZEA

publicado en Gipuzkoako PEO por Colegio Oficial de Psicología

Gipuzkoako PEOak beste urtebetez berritu du Madrilgo Unibertsitate Europarrarekin duen hitzarmena. Horren bidez, gure elkargokideentzako abantaila ekonomikoak eskaintzen dira.


Aldeko baldintzak:

1. Eskainitako TITULAZIOETAN sartzeko probak doan egitea.

2. Irakaskuntzako EHUNEKO HAMARREKO deskontua UNIBERTSITATEKO TITULAZIOREN batean matrikulatzen diren KOLEKTIBOKO kideei.

 

 

Gehiago irakurri

17 Urr, 22
EKIMENEI LAGUNTZA: AIAMA PROIEKTUA

EKIMENEI LAGUNTZA: AIAMA PROIEKTUA

publicado en Gipuzkoako PEO por Colegio Oficial de Psicología

Gipuzkoako PEOak AIAMA, MANTAZPIKO KONTUTXOAK ekimenaren alde egitea erabaki du, 500 euroko dohaintza baten bidez, besteak beste.


Lara Lopez Ansorena COPGIko Perinatal Psikologiako Lan Taldeko kidearen eta Maria Altuna Lizarraga ilustratzailearen ekimena da proiektu hau. Gipuzkoako Foru Aldundiaren PiztuMeta2022 proiektuaren barruan eta Goteo plataformaren bidez, Matchfunding kanpaina bat jarri dute abian, hainbat amatasunetan lagun dezakeen ipuin eta ilustrazioen liburua argitaratzeko.


Matchfunding-ari esker liburua egia bihurtzeko bidea finantzaketa kolektiboa izango da, sari edo errekonpentsa desberdinak lortzeko aukerarekin. Gipuzkoako Foru Aldundiak pertsona bakoitzak jarritako zenbatekoa biderkatuko du, 100 euroko mugarekin.


Proiektu honek ilustrazioak eta ipuinak konbinatzen dituen liburua baino gehiago izan nahi du. Amaren eta txikien arteko zubia, zainketak baloratzeko baliabide bat, laztan bat.


Ama-zoriontasunak, ilusioak, poztasunak, maitasunak eta plazerak bakardade, nahasmen, tristura, haserre, neke eta sentimendu kontraesankorrekin topo egiten dute maiz. Gehiegitan, sentimendu horiek ezkutatuko ditugu, besteek pentsatzen dutena pentsatuko dutelakoan, txikiari kalterik ez egiteko, edo nola gauden konturatzeko astirik ez dugulako.


Proiektu honen bidez, hori guztia ikusarazi eta normalizatu nahi da. Liburu honekin, amek tarte bat hartuko dute beren buruarekin konektatzeko. Txikienekin ere bai. Haurrek, berriz, hobeto ulertuko dute hautematen dutena, amak hitzak jarriko baitizkio.



Zuk ere lagundu dezakezu.

Proiektuari buruzko informazio guztia: https://eu.goteo.org/project/aiama-mantazpiko-kontutxoak

Kofinantzatzea: https://www.goteo.org/invest/aiama-mantazpiko-kontutxoak

Zalantzarik baduzu, Matchfundingak nola funtzionatzen duen azalduko dizugu esteka honetan:

https://docs.google.com/document/d/18p9nb9d0cYgP87CZHgriw77baPAB73tk/edit

 

Gehiago irakurri

29 Ira, 22
GIPUZKOAKO PEO-KO HAUTESKUNDEEN DEIALDIA

GIPUZKOAKO PEO-KO HAUTESKUNDEEN DEIALDIA

publicado en Gipuzkoako PEO por Colegio Oficial de Psicología

Elkargokide hori, Gipuzkoako PEOeko Gobernu Batzordeak hauteskundeetarako deia egin eta gaur hasten den hauteskunde-prozesuan parte hartzera gonbidatzen zaituzte.

Era berean, jakinarazten dizuegu Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialaren Estatutuen 35. artikuluaren arabera:


Elkargokideek karguen hautaketan parte hartzeko eskubidea dute.

Hauteskundeak hasi baino hogeita bost egun lehenagora arte aktiboak diren elkargokide guztiek hautesle eta hautagai izateko eskubidea dute Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialeko Gobernu Batzordeko kideen aukeraketan.

Hauteskundeak hasi baino hogeita bost egun lehenagora arte aktiboak ez diren elkargokide guztiek hautesle izateko eskubidea dute Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialeko Gobernu Batzordeko kideen aukeraketan.

Hauteskundeen data baino hogeita bost egun lehenago beren eskubideen etetea dakarren zigorra betetzen ari diren elkargokideek eta beren kuotak egunean ez dituztenek ez dute hautesle izateko eskubidea izango.

Hauteskundeen egunean beren eskubideen etetea dakarren zigorra betetzen ari diren elkargokideek eta beren kuotak egunean ez dituztenek ez dute hautagai izateko eskubidea izango.

HAUTESKUNDE-EGUTEGIA:

2022ko irailak 28 HAUTESKUNDEEN DEIALDIA. Emailak bidaliko zaizkio Gipuzkoako PEO-ko elkargokide bakoitzari.

2022ko azaroaren 28a arte KANDIDATUREN AURKEZPEN EPEA: Kandidatura osoak, kargu bakoitzerako proposatzen den pertsona izendatuz, itxiak eta gutxienez 35 elkargokidek bermatuak aurkeztu beharko dira deialdia eta ondorengo bi hilabeteko epean, Gobernu Batzordera idatziz bidaliaz.

2022ko abenduaren 2 EGOKI AURKEZTUTAKO KANDIDATUREN JAKINARAZPENA.

2022ko abenduaren 13a: POSTA BIDEZKO BOZKETAK ESKATZEKO AZKEN EGUNA.

2022ko abenduaren 27an 10etan: POSTA BIDEZKO BOZKETAK JASOTZEKO AZKEN EGUNA.

2022ko abenduaren 28an 10:00etatik 17:00ak arte. HAUTESKUNDE DATA: Gipuzkoako PEOeko egoitzan.

2023ko urtarrilaren 28a HAUTATUTAKO GOBERNU BATZORDEAREN POSTUAZ JABETZEKO MUGA EGUNA.

 

 

Gehiago irakurri

28 Ira, 22
“PSICOLOGÍA Y ABORDAJES TRANSCULTURALES EN CONTEXTO MIGRATORIO” IKASTAROA

“PSICOLOGÍA Y ABORDAJES TRANSCULTURALES EN CONTEXTO MIGRATORIO” IKASTAROA

publicado en Gipuzkoako PEO por Colegio Oficial de Psicología

Joan den irailaren 23an “Psikologia eta kulturaz haraindiko gaiak migrazio-testuinguruan” ikastaroa egin zen, Gipuzkoako PEOeko elkargokide den Hithem Abdulhaleem hizlariaren eskutik.

Kultura-aniztasuna funtsezkoa da bizi garen mundu globalizatu honetan. Kultura-aniztasuna eta identitate hibridoak eguneroko errealitate eta fenomenoak dira, egungo gizarteetakoak.

Kulturartekotasunak, askotariko inguruabarrak direla medio, bizimodu, mundu-ikuskera eta adierazkortasun sinboliko anitzen arteko topaketa eskatzen du. Ikaskuntza- eta aberastasun-iturri bat da, baina ziurgabetasun-, tentsio- eta gaizki-ulertu egoerak ere sor ditzake pertsonentzat eta erakundeentzat, kudeatzeko eta gainditzeko zailak direnak.

 

Ezinbestekoa da erabiltzaileen profil eta ezaugarri kulturalei egokitutako terapia- eta jardun-sistema berriak garatzea. Horietako asko komunikazio-, aurre egiteko eta egokitzeko estilo propioak dituzten etorkinak dira.

Hori dela eta, sarrera-ikastaro honen bidez, bertaratutakoei ezagutza teoriko/praktiko transkulturala eman nahi zitzaien, esku-hartze eta aholkularitza psikologikoko prozesuak eraginkortasun handiagoz egiteko aukera ematen duena, erabiltzaileek beren indarguneak identifikatzeko eta zailtasunak modu osasungarri eta produktiboan kudeatzeko baldintza egokiak eskainiz.

Eskerrak eman nahi dizkiegu bertaratutako guztiei, zeintzuek ikastaroa oso positibotzat jo zuten.

 

Gehiago irakurri

26 Ira, 22