
HITZARMENA LAS PALMAS-EKO PEO-arekin
publicado en Albisteak
Joan den apirilaren 1ean, Gipuzkoako PEOak lankidetza-hitzarmena sinatu zuen Las Palmasko Psikologia Elkargo Ofizialarekin, helburuak hobeki eta eraginkorrago betetzeko, bereziki elkargokideen prestakuntzaren arloan.
Hitzarmen honen bidez, bi erakundeek partekatutako jakintza-arloetako ikasle eta profesionalentzako prestakuntza-ikastaroak eta zientzia-jarduerak antolatzea sustatuko da (Gipuzkoako elkargokideek Las Palmas-eko PEOaren prestakuntza jardueretara sarbidea izango dute).
07
04, 22