Castellano - Euskaraz
Ventanilla Única
"Leihatila Bakarra. Zure izapide guztiak online"
COLEGIO TRANSPARENTE

 

Atal honetan informazio Instituzional, Ekonomiko eta Estatistikoari buruzko dokumentazio guztia aurkituko duzue, Gipuzkoako Psikologoen Elkargo Ofizialari Gardentasun Legea betetzekotan modu argi eta antolatuan aurkeztera behartzen zaiona.

Gipuzkoako Psikologoen Elkargo Ofiziala gobernu korporatibo onaren jardunbideekin, bere gestioaren gardentasunarekin eta garrantzizko informaziorako irisgarritasunarekin konprometituta dago.

Gardentasun, informazio publikorako irisgarritasun eta gobernu oneko abenduaren 9ko 19/2013 Legeak (Gardentasun Legea), 2013ko abenduaren 10ean BOEn argitaratua, eragin hirukoitza du:

1.    Jarduera publikoan gardentasuna areagotzen eta sendotzen du.  

2.    Informaziorako sarbidea bermatzen du.

3.   Arduradun publikoek bete beharreko Gobernu onaren betebeharrak ezartzen ditu, baita haiek ez betetzeagatik ematen diren ondorio juridikoak.  

Gardentasun Legea Elkargo Profesionalei aplikagarria da “Jardun publikoaren gardentasuna”-ri buruzko I. Tituluari dagokionez, 2014ko abenduaren 10etik Administrazio Zuzenbideari (art.2.1.e) lotutako jardunei dagokienean (9. Azken Xedapena).

Gardentasun Legearen I. Tituluak dioenez, Elkargo Profesionalek gardentasunaren betebeharren baitako informazioa euren webguneetan modu argi, egituratu eta ulerkorrean argitaratu beharko dituzte.

Garatzen dituzten funtzioei eta ezarri beharreko araudiari buruzko informazioa gehitu behar da, baita antolamenduaren egitura, organu desberdinetako arduradunak eta haien profil eta ibilbidea identifikatzen dituen organigrama gehituz.

Aurrekontu edota ekonomia ondorioak sor ditzaketen administrazio kudeaketako jarduerei buruzko informazioa ere argitaratu behar da.

Copyright © 2012 Gipuzkoako Psikologoen Elkargo Ofiziala - Jose Arana kalea, 15, behea - 20001 Donostia - Tel. : 943 278712 - E-posta : donostia@cop.es