Castellano - Euskaraz
Ventanilla Única
"Leihatila Bakarra. Zure izapide guztiak online"
ELKARGOAREN ZERBITZUAK
ERANTZUKIZUN ZIBILEKO ASEGURUA

Gipuzkoako Psikologoen Elkargo Ofizialak broker's 88 Aseguru-Artekaritzaren bitartez, psikologoarentzat den Erantzukizun Zibil Profesionaleko aseguru kolektibo bat negoziatu du ZURICH Aseguru-Etxearekin. Aseguruaren prezioa, bestelako aseguruen kostuaren %90 azpitik dago.

HITZARMENA FORU ALDUNDIAREKIN

Gipuzkoako Psikologoen Elkargo Ofizialak ondorengo hitzarmen hauek ditu sinatuta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin:

  • Eguneroko elkarbizitzan tratu txarrak jasaten dituzten biktimentzako eta/edo askatasun sexualaren aurkako delituen aurrean laguntza Psikologikoa.
  • Babesgabetasun egoeran dauden adintxikikoentzako eta euren familientzako laguntza psikologikoko zerbitzua.
  • Gizarte bazterketako egoeran dauden eta Foru Aldundiaren gizarteratze zentroetan gizarteratze prozesua hasi duten pertsonentzako arreta psikologikoko programa.
PERITAZIO-TXANDAK

Psikologia juridikoaren alor ezberdinetan Eusko Jaurlaritzari aldian behin bidaltzen zaizkion Auzitegiko Psikologo Medikoen zerrendak.

PRESTAKUNTZA

FOCAD: Psikologoen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiak elkargokide guztiei dohainik eskaintzen dien urrutiko etengabeko trebakuntzako programa bat da.

Ikastaroak, jardunaldiak eta txosten bereziak antolatu eta prestatzen dira, psikologiaren alor ezberdinetako lan-eremuetan.

AHOLKULARITZA

Gure elkargokide guztiek dute eskura lehen kontsultarako doako zerbitzua, gai laboral, fiskal eta juridikoen eremuan plantea daitezkeen kezkak bideratzen laguntzeko xedearekin.

ALDIZKARI TEKNIKOAK

"Papeles del Psicólogo" eta "Infocop": Aldizkari lauhilabetekariak eta hiruhilabetekariak dira, hurrenez hurren, Psikologoen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiak argitaratzen dituenak.

LAN-BATZORDEAK

Batzorde hauek lanean ari dira arlo bakoitzaren barruan hainbat helburu lortzeko ahaleginean, zehazki lan-arlo hauetan: PSIKOLOGIA JURIDIKOA, KLINIKOA, LANA ETA ANTOLAKUNDEA, HEZKUNTZA, BIDE-SEGURTASUNA, KIROLA, LARRIALDIAK, BERDINTASUNEZKOA, TEKNOLOGIA BERRIAK, ZAHARTZEA, ETA GIZA ESKU-HARTZEA.

BATZORDE DEONTOLOGIKOA

Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialaren xedea profesioaren gauzatze bikaina bultzatzea da, psikologoak praktika etikoaren inguruan sentsibilizatuz, prestatuz eta aholkatuz. Honen xedea da baitaere Gipuzkoako Lurraldean Kode Deontologikoaren konplimendu eta ezarpenaren alde egitea.

Kode Deontologikoaren inguruko galderei irekia.

http://www.copgipuzkoa.com/colegio/comision_deontologica

EGOITZA

Honela osatuta dago, fisikoki, Elkargoaren egoitza: Bilera-Aretoa, Prestakuntzako Ikasgela, eta Idazkaritza. Idazkaritzaren egitekoa da kontsulta guztiak artatzea:

Ikasgelen alokairua : Ikasgelak alokatzeko aukera. Prezio bereziak elkargokide direnentzat.

INTERNET ZERBITZUA

Posta elektronikoaren kontua : Psikologoen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiak elkargokide guztion eskura jartzen du, dohainik, posta elektronikoko kontu bat.

WI-FI : Interneterako sarbidea WI-FI sistemaren bidez eta konexioa Elkargo honetako ikasgelatik bertatik egin daiteke zuzenean.

KANPO-ZERBITZUAK

Elkargoak hitzarmenak/akordioak ditu enpresa ezberdinekin, elkargokideentzako onurak lortzeko xedearekin.

E-MAIL BIDEZKO INFORMAZIOA

Lanbidearekin zerikusirik duen informazioa (prestakuntza, enplegua, berriak, etab.) bidaltzen du, aldioro, posta elektronikoa baliatuz, Elkargoko Idazkaritzak.

Copyright © 2012 Gipuzkoako Psikologoen Elkargo Ofiziala - Jose Arana kalea, 15, behea - 20001 Donostia - Tel. : 943 278712 - E-posta : donostia@cop.es