Castellano - Euskaraz
Ventanilla Única
"Leihatila Bakarra. Zure izapide guztiak online"
LAN EREMUAK.
LARRIALDIETAKO ETA HONDAMENDIETAKO PSIKOLOGIA
Eremuaren arduradunaren izena : Sonja Massimo - Coordinadora de GIPEC de Gipuzkoa
Kontaktua : emergencias@copgipuzkoa.com


*LARRIALDIETAKO PSIKOLOGIA naturak edota gizakiak nahi gabe edota nahita eragindako egoera bat baino lehen, bitartean eta ondoren gizabanako eta taldeen erreakzioen ikasketara zuzendutako psikologiaren adar bat da.  

Esku-hartze psikologikoko estrategien inplementaziora orientatzen da, gertakizunaren lehen unean erantzun disfuntzionalak murrizteko helburuarekin, ondorengo birgaitze eta berreraikuntza erraztuz.

Horrela, biktimek dituzten berehalako beharrei aurre egitea, segurtasun sentsazioa berrezartzea eta epe luzerako psikologia-nahasmenduen agerpen edo kronifikazioa saihestea bilatzen da.

 * LARRIALDIETAKO PSIKOLOGOA hondamendi, larrialdi, edo krisi egoeratan esku-hartzeko prestatutako profesionala da.

Biktimen eta familien ustekabeko sufrimendua oinarri duten izaera oso desberdineko egoeratan aritzen da.

 Eginkizunak:

  1. Hondamendiaren lekuan psikologoek ez dute terapia egiten, haien eginkizuna tentsio psikikoa eta emozio gogorrak jasateko orduan pertsonak laguntzea da.
  2. Hondamendi eta larrialdi egoeretan psikologoak esku-hartze motarekin bat datozen hainbat eginkizun burutu beharko ditu.
  3. Bere lana ezinbestekoa da galerei aurre egiteko eta biktima bere bizi-egoera berrira moldatzeko orduan.
  4. Eginkizun nagusiak hauek dira: saihestu, plangintza burutu, esku hartu eta birgaitu.

 

Zer eskaini dezake psikologo batek larrialdi egoeretan?

•             Segurtasuna, babesa eta antolaketa eskaini.

•             Lehen laguntza psikologikoak.

•             Albiste txarren jakinarazpen egokia.

•             Informatu eta jardunbideak eskaini.

•             Emozio-egoerak kanalizatzen lagundu.

•             Galerei aurre egiten lagundu.

•             Gorpuzkiak antzematen lagundu.

•             Esku-hartze espezifikoa umeekin.

 

Aktibazio Egoerak

-            Natura-hondamendiak: Uholdeak, lurrikarak…

-            Istripuek sortutako hondamendiak: garraio publikoen istripuak, suteak, eztandak…

-            Gizakiak sortutako hondamendiak: suteak, eztandak, atentatuak…

 -           Alarma soaziala sortzen duten egoera bereziak: desagerpenak, terrorismoa, bahiketak, industria-istripuak…


Lan Eremuak

-              Zero Gunea

-              Ukituen harrera eta informazio gunea.

-              Ospitaleak, Aireportuak, Geltokiak…

-              Beilatokia

-              Biktima masiboen baterako hileta lekuak.

-              Izapide lekuak (Gorpuzkien antzematea, objektu pertsonalen entrega…)



Helburua:

  1. Informazio-bilerak eremu honi lotutako psikologoentzat.
  2. Esku-hartze Talde bat (GIPEC) sortu eta modu iraunkorrean mantendu, prestakuntza eguneratu eta esperientziadun profesionalez osatua Gipuzkoako probintzia osoko larrialdi, krisi eta hondamendi egoeretan biktima, familia, eta beste ukituei laguntza psikologikoa eskaintzeko.
  3. Taldeko kideentzako prestakuntza jarraia.
  4. Helburu nagusia gure probintzian larrialdi egoerak ematekotan laguntza psikologikoa eskaintzea da, prestasun osoz, egunean 24 orduz urteko 365 egunetan zehar.


Jarduerak:

  • Eremu honetako kideentzako urtean bi informazio-bilera burutu.
  • Psikologoen Kontseilu Nagusiko eremu honetako bileretan parte hartu.

Lantaldea:

  • Hilabeteroko bilerak burutzen dira prestakuntza espezifiko jarraiarekin, egoera hauetan esku-hartzen duten larrialdietako profesionalentzat.
  • Prestakuntza larrialdietako psikologia jardutearen prozeduren eta krisietako esku-hartzearen ingurukoak izango dira.
Informazio gehiago ikusi ahal izateko, erregistratuta egon behar duzu, erabiltzailea sartu.
Copyright © 2012 Gipuzkoako Psikologoen Elkargo Ofiziala - Jose Arana kalea, 15, behea - 20001 Donostia - Tel. : 943 278712 - E-posta : donostia@cop.es