Castellano - Euskaraz
Ventanilla Única
"Leihatila Bakarra. Zure izapide guztiak online"
LAN EREMUAK.
ESKU-HARTZE SOZIALAREN PSIKOLOGIA
Eremuaren arduradunaren izena : Ana Maria Sánchez Alías

 

Esku-hartze sozialaren helburuak arrisku sozial edo pertsonaleko egoerak murriztu edo aurreikustean datza, norbanakoari, taldeei edo komunitateei dagozkien arazo konkretuak konponduz, errekurtso material edo profesionalak ekarriaz esku-hartuz, edota bizi kalitate hobea sustatuz. Esku-hartze sozialaren eremuaz ari garenean, arrisku egoera hauek, inguruarekin harreman zuzena duten premiazko beharrak beteta ez izateari dagokio: bizirauteko beharrak, bizikidetasuna eta gizarteratzea, parte-hartzea, informazio eta  gizarte errekurtsoetara sarbidea izatea, aukera berdintasuna, bazterketarik ez, gizarte-bazterketarik ez, etab.

 

Esku-hartze sozialean, helburuen konplexutasuna dela eta, diziplina arteko lana azpimarratu behar da, psikologoak gizarte langileekin, abokatuekin, soziologoekin, ekomomistekin eta beste hainbat profesionalekin duen erlazioa helburuak lortzeko funtsezko faktorea da. 

 

 

HELBURUAK

  • Esku-hartze sozialaren psikologia eremuan profesionalen rola bultzatu eta ikusarazi.
  • Esku-hartze sozialaren  psikologiaren barrutia sortu.
  • Psikologiaren presentzia bultzatu erabaki eremu eta foroetan.
  • Esku-hartze psikologikoetan praktika onen irizpideak bultzatu.

 

EKINTZAK

  • Esku-hartze Sozialaren Psikologiaren lan eremu ezberdinekin erlazioa duten ekintzetan parte hartu ( helduak, haurrak, familiak, gizarteratzea, etab.)
  • Erakunde desberdinekin bilerak (Gipuzkoako Foru Aldundia, Epaitegia, Eusko Jaurlaritza…)
  • Hitzaldi informatzaileak, prestakuntza ikastaroak eta EHU eta Elkarte desberdinekin hitzarmenak antolatu.
  • Esku-hartze Psikologikoen Programetako tratamenduetan, talde bakoitzari egokiturik, praktika onak eta jarduera irizpideak bateratu.
  • Hurrengo bileraren data.
  • Azken bilerako oharrak.
  • Bilera-agiriak
  • Sailarentzat interesgarriak diren dokumentuak.
  • 2014. urterako aurreikusitako bilerak (4 urteko)

 

 

Informazio gehiago ikusi ahal izateko, erregistratuta egon behar duzu, erabiltzailea sartu.
Copyright © 2012 Gipuzkoako Psikologoen Elkargo Ofiziala - Jose Arana kalea, 15, behea - 20001 Donostia - Tel. : 943 278712 - E-posta : donostia@cop.es