Castellano - Euskaraz
Ventanilla Única
"Leihatila Bakarra. Zure izapide guztiak online"
LAN EREMUAK.
KIROL PSIKOLOGIA
Eremuaren arduradunaren izena :

KIROL PSIKOLOGIA:

Kirol Psikologia, kirol egiten den bitartean prozesu psikikoak eta jokaera ikerktzen duen psikologiaren adarra da. Kirol psikologiaren helburua, kirolariaren gaitasun mentalak ezagutu eta hobetzearen bitartez, maila fisiko, tekniko eta taktikoan, posible den gehienezko errendimendua lortzean da.

KIROL PSIKOLOGOA:

Kirol psikologoa buruaren entrenatzailea da, taktikoki eta teknikoki hobetzen laguntzen diguna.

Kirol psikologoa jarduera fisikoaren arlo guztiez arduratzen da: errendimendu kirola, oinarrizko kirola, osasunerako kirola eta aisialdirako kirola.

Jarduera Fisiko eta Kirolaren Psikologiaren aplikazio eremuan, kirol psikologoak betetzen dituen funtzioak hauek dira:

  • Ebaluaketa eta diagnosia.
  • Plangintza eta aholkularitza.
  • Eskuhartzea.
  • Hezkuntza eta/edo Formakuntza.
  • Ikerkuntza.

Kirol psikologoaren gutxieneko titulazioa

  • Psikologian lizentziatua.
  • Masterra Kirol Psikologia eta Jarduera Fisikoan.
  • Bere probintziako Psikologo Elkargo Ofizialean kolegiatua egon behar du lan egin ahal izateko

Helburuak:

  • Eremu honetako psikologoen jarduerak koordinatu, garatu eta osatu.
  • Kirolaren eremu psikologikoetan  gizartearentzako zerbitzu bat bultzatu.
  • Kirol psikologiaren arloren batean (hezkuntza, ikerkuntza eta klinika) lan egingo duten elkargokideei  zerbitzu bat eskaini.
  • Eskola-kiroletarako formakuntza zerbitzu bat prestatu, bai parte-hartzaileentzat (jokalariak eta monitore-entrenatzaileak), bai gurasoentzat.
  • Entrenamendu psikologikoa eman club eta federazioei.
  • Psikologoen beste elkargo batzuekin topaketak antolatu ezagutzaren trasmisiorako.
  • Eremu honetan ikerkuntza sustatu.

 

  

 

Informazio gehiago ikusi ahal izateko, erregistratuta egon behar duzu, erabiltzailea sartu.
Copyright © 2012 Gipuzkoako Psikologoen Elkargo Ofiziala - Jose Arana kalea, 15, behea - 20001 Donostia - Tel. : 943 278712 - E-posta : donostia@cop.es